Begihandi laminetarako:

Txipiroia ondo garbitu (gorputza erabiliko dugu bakarrik). 6x6zm-tako laukiak egiten ditugu, bata bestearen gainean kokatu eta izozkailuan sartzen ditugu. Mozteko makinaz baliatuta lamina finak egin, behin izoztu direnean. 12 lamina moztu, gatza bota eta gorde.

Txipiroiaren “arrauztatua”-rentzat:

Krispetak xehetu kafea xehetzeko makina erabiliz eta makadamia hautsarekin nahasten guhu. Gatz pixka bat botatzen diogu.

Platerarekin amaitzeko, txipiroi laminak arrautzeztatu bi aldeetatik. Zotz batean izkina batean kokatu eta erortzen utzi. Bero puntu bat ematen diogu zerbitzatua izan aurretik.

Osagaiak lau pertsonentzat:

Begihandi laminetarako:

- 1 begihandi txipiroi handia

Txipiroia “arrautzeztatzeko”:

- 100gr krispeta

- 25gr makadamia intxaur hautsa

- Gatza