Berreraikitako bakailao tortila

Piper gorria, piper berdea eta tipulina julianan moztu eta mehatzen uzten ditugu. Horretarako, lehenik eta behin su bizian jarriko ditugu, barazkiak “dantzan” hasten direla ikustean sua jaitsi eta suabe-suabe mehatzen joan daitezen. Behin mehatuak gorde egiten ditugu barazkiak.

Beste alde batetik, kazo bat hartu eta ura jartzen dugu irakiten, bakailao xerrak sartuz bertan. Denbora batez izaten ditugu bertan, laminak askatzen hasi direla ikusten dugun arte. Uretatik atera eta hozten uzten ditugu momentu batez, errazago ibiltzeko beerarekin. Bakailao laminak atera eta gorde.

Arrautza egiteko, erreferentziatzat hartuko dugu Juan Mari Arzak “arrautza lorea” errezeta. Horretarako taza handi bat hartu eta gainean kokatu dugu film paper zati karratu bat, erdian tartea eginez, bertan olio tanta batzuk bota eta gainean arrautza. Lau izkinetatik hartu eta zaku txikitxo bat egiten dugu. Barneko airea ondo kendu eta film paper tiratxo batekin ixten dugu. Irakiten dagoen uretan sartu eta bertan izaten dugu 2.30-3 minututan zehar (arrautzaren tamainaren arabera). Behin denbora hori pasata uretatik atera eta film papera kendu.

Aurkezpena:

Tazoi handi bat eta plater sakon bat hartu eta azpian piperrada jartzen dugu, bakailao laminekin estali eta arrautza lorearekin amaitzen dugu.

Jateko, komeni da arrautza apurtu eta osagai guztiak nahastuta jatea.

Osagaiak (lau pertsona):

Piper gorri bat

Piper berde bat

Tipulin bat

Bakailao bi zati ertain

Lau arrauza

Olioa

Film papera