Bokado San Telmo, pintxo-artea

2011. urteko apirila zen, Bokado San Telmok ateak irekitzen zituenean, San Telmo museoaren berritze lanen ondorengo irekierarekin batera. Bokado Eventos-ek hartu zuen taberna gidatzeko ardura. Jesus eta Mikel Santamaria eta Jose Maria Pikabearen eskutik, Bokado Eventos-ek, 1997. urteko irailetik darama arrakasta handiz lanean eta besteak beste, San Telmoren baitan antolatzen diren ekintzen ardura dauka, horiei ikutu gastronomikoa jarriaz. Bokado San Telmoren abenturari ekin ziotenean, oso argi zeukaten Oñatz-eko filosofía berreskuratu nahi zutela, non aitzindariak izan ziren Donostian, pintxoetan oinarritutako menuak ematen.

Idoia Larrañaga, jantokian, eta Peio Pikabea, sukaldean, dira Donostiako txoko eder honetako gure egonaldia ahaztezina bihurtzeaz arduratzen direnak. Bokado San Telmo-n, miniaturazko sukaldaritza bikain batekin gozatzeko aukera izango dugu, bere pintxo eta anoekin, zeintzuei orain, euskal sukaldaritza tradizionalean oinarrituta, baina autore ikutua duten kartako plater batzuk gehitu dizkieten.

Bokado San Telmo-ko eskaintzan murgiltzen bagara, lehenik eta behin pintxo aukera zabala azpimarratu beharko genuke, klasikoetatik, berrietara, Aloña Mendi 1972 eta Oñatz 1991-ko pintxoak ahaztu gabe. Klasikoen artean aurkitzen ditugu, momentuan egindako patata tortila eta gabardinadun ganba romescu-rekin; berrien artean, izkiratzar rissottoa, kalamar arroka, ia minak diren patatak eta txangurro eta azalore kremako gisatua; Aloña Menditik ekarriak, galeper arrautza frijituak eta txangurro krepea eta Oñatzetik iritsiak, ontto, foie eta sagar meta eta arkume eta patata ostopila.

Plater berriei dagokionez, hasteko dasta ditzakegu arroza kalamarrarekin, denboraldiko hegaluzea entsaladan gari kurruskatsuarekin eta ontto salteatuak gorringoarekin. Jarraitzeko eskaintzen dizkigute legatza saltsan txirlekin, bakailao takoa landare muin eta gisatu eztitsuarekin, behi hanburgesa ikatz olioarekin eta azpizuna bainiladun patatekin. Gastronomiari eginiko omenaldi honi ahalik eta amaierarik onena emateko jan ditzakegu pantxo kolate, melokotoi erreak gazta fresko saltsarekin edo yogurra erretako marrubiekin.

Ez dakigula zer aukeratu? Ez kezkatu, San Telmo menua hartzeko aukera ematen baitigute, non kalamar arroka, momentuan eginiko patata tortila, arroza kalamarrarekin eta melokotoi errea gazta fresko saltsarekin dastatzeko aukera izango dugun. Eta denboraz justu bagabiltza, astearteik ostirala bitarteko eguerdietan, eguneko platera aukeratu dezakegu.

Bokado San Telmo, gastronomiaren museoa, Euskal Herriko museo garrantzitsuenetariko baten baitan.

Izena: Bokado San Telmo

Helbidea: Zuloaga Plaza 1 (Donostia)

Telefonoa: 943573626

Itxi: Astelehena

Salneurria: Eguneko platera 13,00€ / San Telmo Menua 18,50€ / Karta 25€