Esnea eta esnegaina kanela eta bainilarekin infusionatzen ditugu. Hozten uzten dugu.

Briochea sei xerretan mozten dugu.

Infusionaturiko esnea eta esnegaina bi arrautza eta azukrearekin nahastu eta bertan jartzen ditugu torradak ondo busti daitezen.

Torradak karamelizatzeko zartagin batean azukre apur bat jarriko dugu gurin zati batekin batera eta bertan karamelizatzen ditugu torradak bi aurpegietatik.

Torrada platerrean kokatzen dugu bainila izozki bola batekin batera.

Osagaiak:

Brioche bat
250 ml esne
250 ml esnegain
Kanela
Bainila
100 gr azukre
Gurina
Bi arrautza
Bainila izozkia