Cafe de Mario: kutixiak ogitartean

Iragan astean Gipuzkoako Ogitartekoen I Txapelketa eta I Bokata Astearen inguruan hitz egin genizuen. Parte hartzen duen tabernetako bat Donostiako Julio Caro Baroja Plazan dago kokatua non maila handiko ogitartekoak dastatu ditzakegun, Cafe de Mario du. Txapelketara “Ahuntz gazta” ogitartekoa aurkeztu du ahuntz gazta, tomate arrautzeztatua, urdaiazpiko iberikoa eta piper berdea ditu osagaitzat.

2000ko abuztuak 9an zabaltzen zituen bere ateak Cafe de Mario Carlos, Maite eta Miguel Montorio anai arreben eskutik. Miguel 2010 urte arte egon zen bertan, ordutik hona Carlos eta Maite dira euren sukaldaritzarekin gozatzeaz arduratzen direnak. Maite jantzigintzaren mundutik dator, baina Carlos 26 urteko ibilbide luze oparoa du osatalaritzan, Domennichos eta Cafe Kursaal bezalako tokitan lan egindakoa dugu. Aipatzekoa da duela bi hilabete eskax egin zutela lokalaren berreraikitze bat, ikutu moderno eta erosoago bat emanez kafetegiari.

Kafetegiak goizeko 7.30tan zabaltzen ditu bere ateak gosari eder eta goxo batzuk eskainiz, gure sabela opil, ogi txigortu edo plantxan eginiko kurasanarekin bete dezakegu, hori bai dela egunari hasiera ezin hobea ematea. Goizeko 9.30tatik aurrera barra patata tortila bikainekin betetzen joaten da, horietako batzuk jamon york eta gazta, chatka edo piperrekin (paisana) beteak. Goizean zehar tortilei urdaiazpiko kroketa krematsu, ganba txitxiburruntzia edo gabila bezalako pintxoa gehitzen joaten zaizkie.

Eguerditan etxean eginiko eguneko menu bat dastatu dezakegu, produktu freskoarekin egina, non lehenengo lau eta bigarren lau plater eskaintzen dizkigute. Horiei eguneko proposamen berriak gehitzen dizkiete egunero, ohikoak izaten diren horiek zerbait berria aurkitu dezaten asteko menuan.

Ideia bat egin dezazuen, iragan astean honako menu hau eskaini zuten: fruitu lehorren entsalada, borraja patatekin, salteaturiko spaghettiak barazkiarekin eta hegalabur quichea lehenengo platerretan, eta haragi gisatua, txerri txuleta purearekin, lenguadina plantxan edota entrekota edo eguneko arrain freskoa 1,75€-ko gainkargarekin.

Eguneko menuaz gain sukaldaritza informaleko eskaintza on baten aldeko apostua egin dezakegu, non palter konbinatu, ogitarteko edo tosta sorta zaindu eta bikain bat aurkituko dugun, eskaintzen dizkiguten platerren artean ditugu: jamon york eta gaztaz beteriko oilasko bularkia eta perretxiko saltsadun spaghettiak dituen Lorea edota baserriko arrautza frijituak, urdaiazpiko iberikoa, kroketa eta patatak dituen Ulia plater konbinatuak; barazkiak eta ahuntz gazta dituen tosta; foie, hirugiarra eta karamelizaturiko tipula dituen hanburgesa; oilasko, letxuga, tomate, tipula potxatu, mahonesa, hirugiar, arrautza, jamon york eta gazta sandwicha; eta letxuga, tomate, tipula potxatu, oilasko aldarbatua eta aliolia dituen edo oilaskoa, hirugiarra, piper berdea, gazta eta tipula potxatua dituen ogitartekoak.

Hori guztia Cafe de Marion bertan prestaturiko etxeko azkenburuko sorta eder batekin amaitu dezakegu, gure sukaldaritzako betiko azkenburukoak, besteak beste, pantxineta, gazta-tarta, pudina, mamia, yogurrak eta sagar tarta.

Sukaldaritzari egindako omenaldi hau guztia garagardo fresko eta berezi batekin busti dezakezu. Sarreran kupeltegi hozkailu bat jarri berri dute eta bertatik garagardoa gas eta burbuila gutxirekin ateratzen da, horrek garagardo fresko eta edanerrazago bat edatera garamatza.

Gerturatu zaitezte Cafe de Marioko sukaldaritzarekin eta esperientziarekin gozatzera, eta nola ez “Ahuntz-gazta” ogitartekoa dastatzera ere. On egin!

Izena: Cafe de Mario

Helbidea: Julio Caro Baroja Plaza 2 (Donostia)

Telefonoa: 943315077

Jantokia: Bat 45 personentzat / Bat tabernan 45 pertsonentzat / Terraza bat 80 pertsonentzat

Itxi: Inoiz

Salneurria: Eguneko menua 11€ / Karta 10-12€