Campo Viejo Graduate Brand Ambassador Program

Campo Viejo, munduko errioxar ardoetan salduena, gazte adimentsuen bila dabil, ardoaren mundura bideraturiko talentu berezia dutenak, bere markaren mundu mailako enbaxadore bihurtzeko asmoarekin. Horretarako martxan jarri du Campo Viejo Graduate Brand Ambassador Program-ean parte hartuko duten hiru graduatuak aukeratzeko sistema, horren hasiera 2015ko mahats-biltzea izango da.

Ardoaren munduarekiko pasioa, bidaiatzeko gogoa, izpiritu berritzailea eta jakin-nahia duten unibertsitateko graduatuei eskainiko zaie Campo Viejorekin, Pernod Ricard Bodegas-en kide den marka, bat egitea Campo Viejo Graduate Wine Ambassador programaren bitartez.

Campo Viejo Graduate Wine Ambassador, nazioarteko ardoaren munduan murgiltzea bederatzi hilabetez

Programak dirauen bitartean ikasleek bederatzi hilabeteko formakuntza jasoko dute eta esperientzia jasoko dute ardoaren sektorearekin lotura duten arlo guztietan, mundu osoan zehar banatuta dauden upategietan eta Pernod Ricard Winemakers-en bulego nagusietan. Formakuntza epean zehar enbaxadoreek Wine and Spirit Educations Trust Level 2 eskuratu beharko dute, ardogintza operazioetan eta Espainia, Australia eta Zeelanda Berrian marketing eta salmenta esperientzia biltzeaz gain.

Lanbidez, Graduate Wine Ambassador

Graduate Wine Ambassadors bi urtetan gehienez izango dira Campo Viejoren enbaxadoreak merkatuan, babesa emanez eta ideia eta talentu berria eskainiz lana egiten ari diren herri mailako taldeetan, bai merkatu sendo zein hazten ari diren merkatuetan.

Campo Viejoren tanta bakoitzean dagoen pasio, adierazkortasuna, kolorea eta lana, herri mailako taldeei, banaketa sistemei eta kontsumitzaileei adieraztearen arduradun nagusi bihurtuko dira.

Graduate Wine Ambassador Program-en parte hartzeko Pernod Ricard Winemakers-en webgunean bisitatu beharko dute interesa dutenek http://www.pernod-ricard-winemakers.com/people/current-opportunities/graduate-programmes/, eta bertan izen emate dokumentua on-line bete beharko dute eta horri bideo bat gehitu non argi adierazi beharko duten zergatik diren Campo Viejoren enbaxadore izateko pertsona egokienak.  Momentu horretatik aurrera Campo Viejoren Giza Baliabideen arloak 20 pertsonen aurre-aukeraketa bat egingo du. 20 pertsona horiek, apirilean, talde proba batean hartuko dute parte, eta, azkenik, elkarrizketa eta test indibidual sorta bat egingo dute Campo Viejoren enbaxadoreak izateko hautagai nagusiak zeintzuk diren argitze aldera.

Ekimen hori, Espainian Campo Viejok bultzatuta, Australian eta Zeelanda Berrian ere aldi berean jarri da martxan, Pernod Ricard Winemakers-i esker.

Graduate Wine Ambassador Programari buruz

Izena emateko epea: 2014ko urriak 27tik, 2015ko otsailak 1ra, ondorengo webgunean: http://www.pernod-ricard-winemakers.com/people/current-opportunities/graduate-programmes/

Hautatze fasea: otsailaren 2tik maiatzak 4ra

Programaren hasiera eta amaiera: 2015k abuztuak 31tik, 2018ko ekainera

Betebeharrak: Karrera azken hiru urteetan amaitu edo programa hasi aurretik graduatzea. Gainera, beharrezkoa izango da ingelesa naturaltasunez erabiltzea, oso positiboki baloratuko da hirugarren hizkuntza baten erabilera, ardoaren munduarekiko interesa eta esperientzia apur bat marketing eta salmenten munduan.

Ikasketa plana (9 hilabeteko formakuntza + 2 urteko ibilbidea merkatuan): Wine and Spirit Education Trust Level 2 Certificate; Campo Viejo, Jacob’s Creek, Brancott Estate eta Maridaje upategietan mahats-biltzearen inguruko formakuntza; Marketin eta salmenta munduan formakuntza Donostiako eta Sidney-ko bulegoetan.

Informazio gehiago: http://www.pernod-ricard-winemakers.com