Eder: etxeko sukaldaritza Intxaurrondon

Intxaurrondoko sukaldaritza Arzaketik haratago dan ereduetako bat dugu Eder Kafetegia. Basotxiki kalean dago kokatua, Intxaurrondok iparraldean eta Euskotrenen geltokitik 300 metro eskasetara. 1988ko azaroaren 15ean zabaldu zituen ateak eta ordutik intxaurrondotarren “lagun” dugu eguneroko bizitzan, goizetik gauera, 26 urte, ez da zifra makala.

Javi Gonzalez, barran, eta Goreti Albistegi, sukaldean, dira Eder Kafetegia bisitatzen dugun bakoitzean gozatzeaz arduratzen direnak. Javiren amak duela 33 urte zabaldu zuen Tina Gozotegia, kafetegiaren ondoan kokatua. Ondoko lokala hutsik geratu eta salgai jarri zenean erosi eta hori dela eta jarri zuen martxan Eder Javik. 5 urte beranduago Goreti proiektuarekin bat egin eta hor daramazkite azkeneko 26 urteak.

Gizeko seietan zabaltzen dute pertsiana auzoko eta inguruetako lehenengoetarikoak izaten dira normalean, goizeko lehen orduan lanera doazen pertsona asko biltzen dira bertan. Egunari begira pilak kargatzeko aukera paregabea eskaintzen digu Ederrek bere gosariekin, non opil sorta ederra edo ogi-txigortua har ditzakegun, azken hori, olioa, urdaiazpiko edo tomatearekin, hori guztia kafea eta laranja zuku naturalaren laguntzarekin. Asteartetan, 1€ truke, kafea eta opila, goizeko pintxopotea.

Goiz eta arratsalde partea barra pintxoekin betetzen doa, hamaiketakorako edo meriendatzeko ordua da, egunari aurre egiten jarraitzeko gorputzari bultzadatxo bat emateko ordua, patata tortila (bikaina) pintxo zoragarri bat hartzeko ordua da, edo Jabugo urdaiazpiko iberikoa pintxoa (urdaiazpikoa daramaten pintxo eta plater guztietan erabiltzen dutena), edo galeper arrautza eta urdaiazpikoa dituena, edo kalabazin tartaleta (asteburutan bakarrik).

Eguerdia edo gaua iritsi eta Ederren prestatzen duten sukaldaritza informalarekin gozatzeko ordua iritsi da, sandwich, entsalada, ogitarteko, hanburgesa edo plater knbinatu eskaintza zabala oinarri dituen sukaldaritzarekin. Etxean prestaturiko janaria da, horrek lagunarteko edo familia bazkari edo afari bikain bat egiteko toki zoragarria bihurtzen du kafetegia.

Kartan sartuz gero sandwichen artean daude iberiko mixtoa arrautz nahaskiarekin eta oilasko bularkia, gazta, arrautz nahaskia eta perretxikoarekin. Entsalada bat hartzea nahiago badugu, sorta ederra aurkituko dugu kartan, hala nola, pasta entsalada edo Eder entsalada letxuga, tomatea, tipula, txaka, izokina, arrautza eta ganbekin.

Beti izango dugu ogitarteko on bezain handi bat jateko aukera, adibidez: perretxiko, baratxuri fresko eta ganba arrautzopila edo oilasko bularkia rokefort eta hirugiharrarekin. Horiekin batera azpimarratzekoa da Super Eder hanburgesa bikain bezain ederra, letxuga, tomatea, tipula, arrautza, hirugiharra, gazta, piperrak eta mahonesa.

Anoak eta plater konbinatuak aipatzea bakarrik falta zaigu non izarrak txipiroiak plantxan, frijituak eta iberikoak diren. Plater konbinatuen artetik aipagarrienak entsalada, perretxiko nahaskia eta urdaiazpikoa dituena; oilasko, hirugihar eta perretxiko txitxiburduntzia patata eta entsaladarekin; eta arrautza, urdaiazpikoa eta patatak.

Ostegunak pintxopoteaz gozatzeko eguna izaten dira Eder Kafetegian. Donostia mailan pintxopotea martxan jarri zuten lehen tabernetariko izan zen hau; kalitatezko pintxopotea eskaintzen dute, 1,70€-ren truke pintxo sorta ederra (haragi bola ez da falta) eta ardo ondu edo cava on bat edan dezakegu.

26 urt daramatza Eder Kafetegiak bere etxeko sukaldaritzarekin gozarazten eta hor jarraituko du goizeko seietan pertsiana zabaltzen beste urte askoan zehar guk gozatzen jarraitu dezagun. On egin!

Izena: Eder Kafetegia

Helbidea: Basotxiki 11 (Intxaurrondo-Donostia)

Telefonoa: 943281887

Itxi: Inoiz

Jantokia: Bat 40 pertsonentzat / Terraza bat 32 pertsonentzat

Salneurria: Karta 9-10€