Errenteriako Batzokia: pintxoak eta gehiago.

Aste honetan, Errenteriar gerturatzea erabaki dugu. 7 urte zabalik daramatzan taberna-jatetxe bat bisitatu dugu, nahiz eta orain arte arrakasta handiarekin lan egin, bere sukaldaritza eskaintza zabaltzea erabaki baitu, bere miniaturazko sukaldaritza indartuz. Errenteriako Batzokiaz ari gara hizketan, urte askoan Oarsoaldeko pintxoen erreferentzia izandako hau, Gipuzkoako eta Euskal Herriko pintxo txapelketetan fialista izan dugu.

Errenteriako Batzokiak 2007ko azaroan zabaldu zituen bere ateak Iñaki Gezala eta Maria Pilar Martiarenaren eskutik. Bi hauek, Errenteriara iritsi ziren, Hondarribiako Batzokian egindako lan onak bultzatuta, non 12 urte daramatzaten lanean. Iñaki Gezala, ibilbide luzeko sukaldaria dugu, Ramon Roteta, Inaxio Muguruza edo Martin Berasategui sukaldariekin lan egin ostean, 16 urte daramatza bere kontura lanean.

María Pilar Martiarenak 14 urte zituenetik darama Bidasoak ostalaritzaren munduan murgilduta. Besteak beste, Hondarribia eta Iruneko Leku Ona, Irungo Atsegina, Abarka, Arroka Berri eta Irungo Izkiña bezalako jatetxeetan egin du lan. Honetaz gain, gipuzkoari herri hauetan ospaturiko ezkontza askotan egin du lan ere.

Errenteriako Batzokian, bi sukaldaritza eskaintzaz gozatzeko parada izango dugu. Alde batetik, taberna, sukaldaritza informal bikainaz gozatzeko aukera izango dugu, pintxo, ano, kazolatxo, entsalada edo otarteko eskaintza zabalarekin.

Tabernako eskaintzaren barruan protagonistetako bat dugu orain dela gutxi martxa jarri eta 15€tan zerbitzatzen duten 5 pintxoko menua. Menuan aurkituko ditugun pintxoak honako hauek dira: ahate entsalada; Gipuzkoako finalista izandako eta historiko bihurtu den San Markos pintxoa (izokin ketu zilindroa, gaztta freskoaz betea eta sesamo tenpura eta Idiazabal arroz-berdearekin); Gipuzkoako txapelketako Label saria irabazi eta Euskal Herriko finalista izan den “Ez dagoela arrautzik? Eta txipiroiak baiezkoa eman zuen” pintxoa (arrautz gorringoz beteriko txipiroia, arroz fideo txinatar eta txipiroiaren tinta beltzarekin); tenperatura baxuan erretako eta hezurra kendutako arkume takoa patata-krema oinarri batekin; eta azkenburuko gisa karamelizaturiko torrada gatz gorri ikutu eta bainilazko izozkiarekin.

Pintxoen eskaintzaz gain, tabernan aurkituko ditugu: kalamar, kroketa, patata min, bakailao eta basatxerri masail edo mutur anoak; “euskalburgertxerri”, euskal txahal hanburgesa, Idiazabal gazta krema, urdaiazpikoa eta lauburuaz apainduriko ogia; edo landesa edo gazten entsalada. Honetaz gain, aipatu kartako edozein plater dastatu dezakegula barran edo tabernan.

Jantokian, aldiz, betiko euskal sukaldaritza batekin gozatzeko aukera izango dugu, non momentuan momentuko produktuak diren protagonista nagusienak. Iñakik, ikutu berezia ematea lortzen du sukaldetik ateratzen den plater bakoitzari.

Errenteriako Batzokiko kartan murgilduz gero, sarrerakoen artean aurkituko ditugu: itsasoko eta lurreko produktuak eta soja ikutua dituen Itsaslur entsalada; foie errea amaren konpotarekin; itsaso eta lurreko edo perretxiko eta foie arroz krematsuak; arrai-zopa; edo barazki erreak.

Arrainei dagokionez, merkatuak momentuan eskaintzen duen arrainetako edozein dastatzeko aukera izango dugu, haa nola, erreboila, zapoa, lupina, muxarra, legatza eta era askotan prestaturiko antxoak; hauekin batera, kartan aurkituko ditugu bakailaoa pil-pilean ontto eta kokotxekin bezalako betiko platerrak. Azpizuna, entrekota, txuleta, basatxerri masailak, muturrak edo tenperatura baxuan erretako arkumea aurkituko ditugu haragien eskaintzaren artean.

Azkenburukoei buruz esan beharreko lehenengo gauza da denak etxean eginak direla, horien artean ditugu: denboraldiko fruituen moussea, txokolatezko coulant-a, sagar hostorea mahaspasekin, torrada, mami ketua eta arrozesnea.

Jantokian ere, mimo handiz prestatzen dituzten 4 menuetako edozein dastatu dezakegu. Bertan, bikain islatzen da Errenteriako Batzokiko sukaldaritza, eta, gainera, prezioaren barne dute edaria.

Ez izan dudarik eta gerturatu Errenteriako Batzokiko pintxo eta sukaldaritzaz gozatzera. On egin!

Izena: Errenteriako Batzokia

Helbidea: Koldo Mitxelena Plaza 4 (Renteria)

Telefonoa: 943002468

Itxi: Taberna inoiz / Sukaldea: neguan igande, astelehen, astearte eta asteazken gauean; udaran: igandea, astelehena eta astearte gauean

Jantokia: 1 70 pertsonentzat / Terraza 40 pertsonentzat / Tabernan 16 pertsonentzat

Salneurria: Karta 33-40€ / Eguneko menua 13€ / 5 pintxoko menua 15€ / Txirrita menua 25€ / Koldo Mitxelena menua 30€ / Xenpelar menua 36€ / Menu berezia 41€