Etorri gurekin elkartasunari koxk egitera!

Intxaurrondon irailaren 13an, goizez, ospatuko den Koxk! (Egin koxk elkartasunari!) ekimenari begira boluntarioak lortzeko kanpaina jarri du abian Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak. Boluntarioen laguntza ezinbestekoa izango da festa aurrera ateratzeko.

Antolakuntzaren lehen kalkuluen arabera, 50 boluntario beharko dira lau guneetan dauden beharrei erantzuteko. Horien lana, gehienbat, egunean bertan guneetan eta ibilbidean zehar kokatuko diren taberna eta dastaketa postuetan zerbitzari lanetan aritzea da, nahiz eta, antolakuntzen beharren arabera aldaketak egon litezkeen.

Boluntario guztiei eskatuko zaie behin gune bakoitzeko ekintzak amaituta, desmuntaian laguntzeko, asmoa baita dena jasota edukitzea irailaren 13 arratsalderako.

Behar horietaz gain, guneak eta ibilbideko postuak muntatzeko boluntarioak ere beharko dira. Lan hori irailaren 11 aldera egiten hasiko da antolakuntza. Gainera, irailaren 1ean Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak hasiko duen kaleko kanpainan laguntzeko jendea ere beharko dute, kartelak jartzeko.

Boluntario gisa izena emateko aski da helbide elektroniko bat bidaltzea koxk.voluntarios@gmail.com helbide elektronikora, bertan zehaztuz: izena eta abizenak, telefono zenbakia, adina, helbide elektronikoa, muntaian laguntzeko prest ote zauden edo ez eta ea kartelak jartzeko prest ote zauden edo ez.

Boluntario ororen laguntza eskertzeko bakoitzari festaren omenezko kamiseta bat emango zaio eta, horretaz gain, bazkari herrikoi bat antolatuko da beraientzat, Koxk!-eko bazkari herrikoiaz haratago.

Lagundu nahi duen persona oro izango da ongietorria! Guztiok batera lortuko dugu kokxetik koxera Intxaurrondo eta Wukro elkartzea! Animatu eta etorri gurekin elkartasunari koxk egitera!