Fernando Canales Millesime Txefa 2014

Nazio mailako “Chef Millesime by Cruzcampo Gran Reserva”, duela bost urtetik Club Millesime prestigiodunak eta Cruzampo Gran Reservak antolatzen dutena, atzo, maiatzzak 8 osteguna, Fernando Canales (Etxanobe) sukaldaria saritu zuen Hondarribian, 2014ko edizioko sei irabazleetako baten gisa.

Sariaren aurkezpen arrakastatsua Alameda jatetxean (Minasoroeta Kalea 1, Hondarribia) ospatu da. Bertan, hainbat kargu publiko, babesle eta kazetari gastronomiko bildu ziren. Guztiek, bazkari bikain batekin gozatzeko aukera izan zuten, hiru sukaldari handik prestatua: Gorka Txapartegi, etxeko nagusia eta 2013 Txef Millesime sariduna, Fernando Canales sariduna, eta gonbidatutako Hesus Sanchez (Cenador de Amos). Hiru horiek prestaturiko platerrak izan ziren protagonista, guztiak ardo bikain eta Cruzcampo Gran Reserva garagardoaren laguntzarekin.

Fernando Canalesekin batera, hauek dira 2014ko Millesime Txef saria eskuratu duten sukaldariak: Ricard Camarena (Michelin Izar bat – Hiru Eguzki) Valencia,”Ricard Camarena”. Julio Fernández Quintero (Izar bat – Bi Eguzki) Sevilla, Restaurante “Abantal”. Jose Carlos García (Izar bat – Bi Eguzki) Málaga, “Jose Carlos García”. Pepe Solla (Izar bat – Bi Eguzki) San Salvador de Poio, Pontevedra, Restaurante “Casa Solla”. Ramón Freixa (Bi izar – Hiru Eguzki) Madrid, “Ramón Freixa”.

“Chef Millesime by Cruzcampo Gran Reserva” sariak, gure lurraldean sukaldaritzak duen garrantzia saritu nahi du, sukaldariek egiten dun lan andana kontuan hartuta. Sari honek, ostalaritzak garrantzia handiago izaten laguntzen du, bai nazio zein nazioarte mailan. Club Millesimek antolatzen du, honek gastronomia kontzeptu berritzaileak antolatzen ditu. Halaber, Cruzcampo Gran Reservaren izaera konplexuak, usainak, egiturak eta zaporeak, bira honetan prestatuko diren mokadutxo eta platerren lagunik onena bihurtzen dute. Club Millesimek, sei irabazleak aurkezteko, herri-mailako aurkezpena bat egingo, sei hiri desberdinetan antolatuko diren bazkarietan oinarrituta. Horiekin saridunak, kargu publikoei, prentsari eta herriko gonbidatuei aurkeztea bilatzen da, euren platerrik esanguratsuenak dastatzeko aukera izatearekin batera. Bira amaierako festa Madrilen ospatuko da ekainaren 2an, Bezoya eta Peugeotek babestuta. Bertan bilduko dira sei sukaldari saridunak.

Hondarribian zerbitzatu zuten menua honako hau izan zen:

Fernando Canales: Zainzuri eta ganba ajoblancoa / Perro Verde 2013k lagundua
Gorka Txapartegui: Trufaturiko arrautza ilar zopa eta udaberriko zizekin  /Cruzcampo Gran Reservak lagunduta
Jesús Sánchez: Bakailaoa, Tomatea eta Porrua / Fillaboa Selección Finca Monte Alto 2012k lagunduta
Fernando Canales: Legatza muskuilu eta azafraiarekin  / Fillaboa Selección Finca Monte Alto 2012k lagunduta
Jesús Sánchez: Betizu isatsa patata azal eta foie bonboiarekin / Más de Leda 2012k lagunduta
Gorka Txapartegui: Oliba olio eta txokolate txuri raviolia gereziekin / VI de Glass Gewürztraminerrek lagunduta