Fórum Gastronómico Coruña ’14

Fórum Gastronómico, 1999an sortu zen, lehen gastronomia kongresua eta azoka uztartu zituen lehena izan genuen. Joeren sortzailea, Espainian eta munduan ospatzen diren antzeko ekintzek jarraitzen duten modeloa dugu. Urtero ospatzen da, Galizia eta Katalunia tartekaatuz.

Fóruma da…
…promozio plataforma bat
…merkataritza eta negozio erakuslehio bat, produktu eta ideien elkartrukaketa bat
…ekintzen bilkutxa bat
…joeren biltzailea
…hausnarketa eta eztabaidarako gunea
…erlazio profesional eta gizatiarren elkargunea
…baloreen hedatzailea
…EKINTZA BERRITZAILE ETA HASTAPENEKOA

2014ko otsailean, Foruma A Coruñan ospatuko da, eta hiru egunetan zehar, 23tik, 25ra, hirian bilduko gastronomiaren munduko aditurik garrantzitsuenak. Gastronomia talentuek euren sorkuntzak erakutsi eta erakustaldiak emango dituzte zuzenean sukaldatuz ExpoCouñan. Aukera aparta A Coruña eta sukaldaritza galegoa dastatzeko.

Sektorea: Enogastronomikoa.

Egoitza: ExpoCoruña.

Ordutegia: Igandetik asteartera, 10tik, 20tara.

Ekintzak: Sukaldaritza saioak dastaketarekin, dastaketak, maridajeak, produktuen aurkezpenak, adituekin eta sukaldeko espezialistekin saio bereziak, sariak.

Erakuslearen profila: Elikagai eta edarien ekoizle eta sortzaileak. Sukaldeko ekipamenduaren fabrikatzaileak. Banatzaileak. Zerbitzu enpresak. Editorial eta publikazio gastronomikoak. Erakunde publikoak, entitateak, kalitate-markak.

Bisitariaren profila: Bisitari profesionalak (sukaldariak, ostalaritza-enpresariak, ekoizleak, banatzaileak, sumilerrak, enologoak, jantoki-arduradunak, erosketa-arduradunak) eta gourmet.

Informazio gehiago: www.forumcoruna.com