Gainerretako barazkiak arrautzarekin

Barazkiak egosten ditugu, bakoitza bere kabuz, barazki bakoitzak bere egoste denbora behar baitu (guk barazki batzuk proposatu dizkizuegu, baina bakoitzak bere gustokoak erabili ditzake).

Behin egosiak, plater batean jarri eta gainean gazta-xerrak kokatzen ditugu, gainerretzailea prest duen labe bero batean sartuz. Bertan izaten ditugu gazta urtu arte.

Beste alde batetik, ur irakinetan, ozpin apur bat botata, arrautza bota eta bi minutuz izaten dugu bertan.

Ur irakinetatik atera eta arrautza gainerretako barazkien gainean jartzen dugu.

Osagaiak:

- Azalorea

- Brokoia

- Lekak

- Azenarioa

- Gazta-xerrak

- Arrautzak