Barazkiak zati lodietan mozten ditugu, eta kazola baten jartzen ditugu piperminarekin batera. Barazkia ondo egitea beharrezkoa da zaporeak indartzeko. Pipermina, prozesuarekin aurrera jarraitu baino lehen kentzea komeni da, gehiegi min eman ez dezan.

Ganbak zuritu. Azala eta buruak alde batetik, eta bestetik gorputzak gordeko ditugu, behin krema prest dagoela gehitzeko.

Barazkia ondo egina dugunean, azalak eta buruak gehituko dizkiogu barazkiei, buruak pixka bat xehetuz, bertako zukuak lortzeko asmoarekin. Brandya gehitu eta erre.

Brandyaren sua itzaltzean, ura edo arrain-salda gehitzen diogu. Arrain-salda egiteko, nahikoa da kazola batean arrain buru eta hezurrak, barazki apur batekin, egosten jartzea. Ura gehitzean kremari, ordu erdiz izaten dugu sutan, gero xehetu eta txinotik pasatzeko.

Sutan jartzen dugu berriro krema, berriro ere irakiten jarri eta espuma kentzen joateko. Krema leun dagoela ikusten badugu, irakiten utz dezakegu beste denbora apur batekin, gorpuzten joan dadin.

Krema zerbitzatzera goazenean, ganba gorputzak gehitu eta bertan uzten ditugu pare bat minutuz sukaldatu daitezen.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 3 tipula
- 1 porru
- 2 azenario
- 1 piper gorri
- 1 pipermin
- 1kg ganba
- Brandya
- Ura edo arrai-salda