Ganbak ete hirugiharra txitxiburruntzian sartu, txandaka. Plantxan edo zartagi batean jarri, eta erre. Ozpin-olioa egiteko, olioa eta ozpina nahasi behar ditugu katilu batean piper berde, piper gorri, azenario eta tipularekin, txiki-txiki eginda. Gatza bota, eta, bukatzeko, burruntzia ozpin-olioarekin zipriztindu.

Osagaiak:

- Ganbak
- Hirugiharra
- Piper berdea
- Piper gorria
- Azenarioa
- Tipula
- Oliba olio birjina
- Ozpina
- Gatza
- Txitxiburruntziak

Goiz-Argi tabernaren pintxoa