Aukeratutako gindilak kolore polita eta gustagarria izan behar dute, ez oso handiak, zimurrik gabeak, gogor xamarrak eta ez dute pikanteak izan behar. Zotz bat hartu eta bertan antxoa ipini, gero hiruzpalau gindila gehitu eta azkenik oliba berdearekin amaitu.

Osagaiak:

- Gindila ozpinetan
- Antxoak oliotan,
- Oliba hezurdun berdeak

Casa Valles-en errezeta