Gisatutako iberiar txerri-masailak

Barazkiak zati handitan moztu eta kazola batean jartzen ditugu oliba olio apur bat, gatza eta piperrauts haziekin.

Beste alde batetik, txerri-masailak garbitzen ditugu, gatzatu eta irinetatik pasatzen ditugu, olio apur batean frijitzeko.

Barazkiak prest ditugunean, txerri-masailak eta ardoa gehitzen dugu, lurruntzen utziz. Ardoa guztiz lurrundua dagoenean, salda edo ura gehitu, terri-masailak estali arte. Irakitzen utziko ditugu ordu eta erdiz gutxigorabehera. Txerri-masailak prest dauden edo ez jakiteko, zotz edo laban bat hartu, eta erresistentziarik jartzen ez badute, listo daude, sua itzali dezakegu.

Behin bere puntuan egonda, txerri-masailak atera eta barazkiak xehetu eta iragaziko ditugu.

Patatak apaingarri gisa erabiliko ditugu. oso tira finetan moztuko ditugu eta olio askoan frijituko ditugu

Aurkezterako orduan, txerri-masailak kokatuko ditugu platerean, saltsa botako dugu gainetik eta patata frijituak kokatuko ditugu gainean.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 8 iberiar txerri-masail
- 3 tipula
- 1 porru
- 1 azenario
- 1 piper berde
- 1 piper gorri
- 2 piper txorizero
- Piperrauts haziak
- Ardo zuira
- Irina
- Barazki-salda edo ura
- 2 patata