Gourmet Azoka: produkturik onenak

Lau egun hauetan zehar, martxoak 10tik 13ra, Madrid bihurtu da goi-mailako produktuen Europako hiriburu, Gourmet Taldeak antolatzen duen Gourmet Azoka ospatu baita. Azoka honetan, mundu osotik etorritako 1.164 erakusle eta 30.000 produktu baino gehiago, zeintzuen artean 1.090 berritasun genituen, bildu dira. Eta Gastrofesta ezin zuen hutsik Espainiako gastronomia egutegian hain garrantzitsua den zita honetan.

Bi egunetan zehar aritu gara azokan zehar hara eta hona. Astelehen arratsaldean iritsi ostean, astearte osoa eskaini genion azokan erakusten ziren produktuak ezagutu eta hauen berri jasotzeko. Egun batzuren buruan blog honetan igoko ditugun artikuluetan emango dizuegu bertan ezagututakoaren xehetasunen berri.

Goiza, produktu berrien gunea bisitatuz hasi genuen. Harritu gintuen lehen produktua, Qessin, lehen gazta-bonboia, izan zen, Leonen, bonboi forman aurkezten duten hainbat gazten artean egiten duten krema du oinarri, protagonismo handiena gazta urdinak du. Jarraian, Portugalgo Meia-Dúziaren fruitu-kremek bereganatu zuten gure atentzioa, herrialdeko fruiturik onenekin eginak, zapore intentsoa eta frutaren freskotasuna ziren bere zigilua.

Azokan aurrera egin, eta SOSOren standarekin harrituta geratu ostean (zenbat kolore bere gatz, azukre, fruitu lehor edo espezieak biltzeko plastikozko arrautzek), Gourmet Zentzuen Tailerrean barneratu ginen. Bertan Gourmetquesos esperientzia bikaina ezagutu eta bizi genuen. Bertan, aukeran zeuden 70 gaztetatik (Espainia osoan egiten diren artisau gazta guztein artean hautatuak izan zirenak) 10 dastatu genituen. Gaztak jan ostean, gaztagileen standetan murgildu ginen, batzuk erosi eta hauekin etxean, gaztari eginiko omenaldi honi jarraipena eman nahiean. Horrela, Zamorako ahuntzaren esne freskoaz eginiko Hircus gazta, eta Asturiasen behi-esnez egiten diren Lozana eta Geo gaztak besapean genituela atera ginen Zentzuen tailerretik.

Gaztari eginiko omenaldi txiki honen ondoren, gure eztarriak freskatzea erabaki genuen. Horretarako, Atapuerkako Dolina garagardoa dastatu genuen. Burgosen ekoizten den artisau garagardo honek, etiketa benetan kuriosoa du, jolastera gonbidatzen zaituena. Bi garagardo eskaini eta edan genituen, Kölsch estiloan egiten duten garagardo horia, eta gorria. Stand berean dastatu genituen Cardeña Tripakien Burgosko odolki natxoak.

Eztarriak freskatu ostean, atseden hartzeko ordua iritsi zela baliatuz, Dehesa de Extremadurako urdaiazpiko iberiko eta Alejandroren tripakiak jan genituen bazkaltzeko, horrela bai bizi litekeela! Atsedenaldiaren eta indarrak hartu ondoren, arratsaldean, azokaz falta zitzaiguna bisitatu genuen, ardoen eta oliba olioen munduko berritasunak ezagutuz.

Ez pentsa Madrilen pasa ditugun egun gutxi hauetan azoka bisitatu dugunik bakarrik, “La Bodega de los Secretos” jatetxean, mediterraneoko sukaldaritza on bat dastatu dugu; eta Chamberi auzoan kokaturiko Barrera Jatetxean, produktu eta madrilgo sukaldaritza bikain bat dastatzeko aukera izan dugu.

Joango gara pixkanaka-pixkanaka produktu eta jatetxeen inguruko informazioa igotzen gure blog honetara.

Argazkia: Salon de Gourmets