Hacienda Guzman Familia Erreserba

Sevillan eta bertakoa den Manzanila erabiliz sortzen da ”Hacienda Guzman Familia Erreserba”, oliben eskuzko hautaketa baten eta bilketa egiten den egun berean gertatzen den molturazio berdearen emaitza gisa.

Oliba mota bakarrarekin egiten gourmet olio hau, Hacienda Guzmanen olibadiak dituen baldintza bereziak ezagutu ostean ekoizten da: Manzanilarik onenak (berde intentso eta fruitu zaporedunak) emateko klima eta terroir egokiena.

“Hacienda Guzman Familia Erreserba” biltze goiztiarreko olio bat dugu. Produkzio guztia berdean biltzen da, horrela, usain intentsoagoak lortzeko, kolore berdetsuagokoa eta kalitate handiagokoa, antioxidatzaile osagarrien kopuru handiarekin. Horrela, momentu egokian, zuhaitzetik jasotzen da oliba eskuz; gero, kutxetan kokatzen dira mimo eta zainketa handiz. Behin bilduta, Manzanila almazarara eramaten da, bertan egiten delarik detaile guztiak zainduz eta era bikainean, oliba olioa. Almazaratik, mahaira. Zenbakitutako 10000 unitate ekoizten dira soilik, diseinuzko botila opaku batean, bere usain eta zapore guztiak ahalik eta baldintza onenetan gordetzeko.

“Hacienda Guzman Familia Erreserba” olio fresko bat da, denboraldi hasierako. Bere fruitua berdea eta intentsitate ertainekoa da. Baditu tomatearen landarea eta moztu berria izan den belarraren usainak, baita pikondo, platano eta almendrarenak ere. Ahoan lodia da, gorputzduna, ikutu mingots eta minekin. Zaporea denbora luzez mantentzen duen olio bat dugu, retrogusto luze batekin. Oliba olio birjina, oreka, dotorezia, armonia eta potentzia erakutsi eta lurraren esentzia, klimaren eta hazienda honek eskaintzen dituen ezaugarri berezien isla.

Gutxigorabeherako salneurria: 19€

Informazio gehiago: www.haciendaguzman.com