Lehenik eta behin pasta laminak egosten ditugu ur gatzatuan, behin egosiak daudela izotzekin aurrez prestaturik uretan sartu aurretik, itsatsi ez daitezen.

Bestetik, barazkiak oso zati txikitan xehatzen ditugu, horretarako erabili dezakegu irabiagailuek ekartzen dituzten xehatzaileak. Barazki guztiak su eztian egin zartagin batean, kolorea ondo hartzen dutela ikusi arte. Haragi xehatua gehitu, gatza eta piperrautsarekin onduz. Behin haragia bere puntuan dugula, irin apur bat gehitu, ondo nahastu eta esne pixka bat gehitzen diogu farsa egiteko, lasagnaren betegarri bihurtuko dena. Gordetzen dugu.

Farsa egin dugu zartagin bera erabiliko dugu bexamela egiteko. Horretarako olio pixka bat eta iriina bota zartaginera, ondo nahastu eta esnea botatzen joango gara bexamel ez oso lodi bat eskuratzen dugun arte, gero lasagnaren gainetik botatzeko erabiliko duguna. Bexamela gatza eta intxaur muskatuarekin ontzen dugu.

Lasagna montatzeko orduan laberako bandeja bat hartu eta honako prozedura jarraituko dugu: azpian tomate saltsa, horren gainean pasta lamina bat, jarraian farsa apur bat, beste lamina bat kokatu gainean, beste haragi farsa apur bat, azken pasta lamina, gainetik bechamela eta amaitzeko gazta xehatua.

Amaitzeko, lasagna labean jarri grillarekin gazta urtu eta gratinatu dadin.

Osagaiak (lau personentzat):

- Tipula bat
- Piper berde bat
- Azenario bat
- 300 gr de haragi xehatua
- Irina
- Oliba olioa
- Esnea
- Lasagna pasta laminak
- Tomate saltsa
- Gatza
- Piperrautsa
- Intxaur muskatua
- Gazta xehatua