Hegaluze bentreska eta piper gorria

Bentreska hamar minutuz egosten dugu oliba oliotan. Sutik kendu eta olioan bertan hozten uzten dugu.

Piper gorria labean erretzen dugu 15 minutuz, beroak daudela zuritu, pepitak kendu eta tiretan mozten ditugu. Oliba oliotan suabe-suabe frijitu, gatz eta azukre apur batekin. Behin eginak daudela, olioa kendu eta hozten utzi.

Tipulina uztai finetan mozten dugu eta esnetan jartzen ditugu uztaiak bi orduz. Esnea kendu, irinetik pasa eta oliba olio berotan frijitzen ditugu, kurruskariak geratzen direla ikusi arte.

Platerrean jartzerako orduan, uztaietan mozturiko piper frijitua jartzen dugu lehendabizi, bentreskari laminak atera eta piperraren gainean jartzen ditugu. Amaitzeko, azken ikutua emateko, tipula frijitua jartzen dugu. Platerra hotza edo beroa zerbitzatu dezakegu.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Bentreska erdia
Piper morron bat
Oliba olio birjina litro erdia
Tipulin fresko bat
Gatza
Azukrea

Ramon Rotetaren errezeta