Ibai Ondo: tradizio oinarriz

Ibai Ondok 30 urte baino gehiago daramatza zabalik, urte askoan inguruko gastronomia erreferntzia izan da. 2013ko uztailean hartu zuen gidaritza Agustin Alonso Muguerzak. Agustinek 30 urte daramatza ostalaritza munduan lanean, besteak beste, Elgoibarko Oraiko, Lanbroa eta ,gaur egun ere, Uxoa eta Lanbroa Berrian egin du lan. Sukaldean, Garikoitz Martinezen, Debako Kalbeton eta Eibarko Krabelinen ibilitakoa, eta Iñaki Muguruzaren, ALikanteko Las Floresen, Eibarko Chalchan eta Donostiako Bartolon aritutakoa, laguntza du. Jantokian, aldiz, Miriam Ramosen laguntza bikaina du Agustinek berak.

Ibai Ondon euskal sukaldaritza tradizional bikain batekin gozatzeko aukera izango dugu, non denboraldiko eta merkatuko produktu freskoek protagonismo handia duten. Sukaldariek euren sukaldaritza-ikuspuntua eman diete hainbat platerrei, ikutu berezia emanaz karta eta menuei. Gainera, barran pintxo sorta ederra dastatu dezakegu.

Jatetxeko karta aztertzen hasiz gero, sarrerakoetan dastatzeko aukera izango ditugu urdaiazpikoa, txirlak marinera eran prestatuak eta bikaina, foie ontto saltsarekin, abakando entsalada tomate mikatz eta arroz basatia oliozpinarekin, txangurroa labean eta porru eta ganbaz beteriko hostorea.

Arrainei dagokionez, aipatu beharrekoak ditugu: zapoa txakolinarekin edo parrilan egina edo plantxan orburu krema eta urdaiazpiko birutekin, legatza saltsan edo konfitatua patata-panadera eta pil-pilarekin; eta Pelayo eran prestaturiko txipiroi freskoak.

Haragia protagonista duten platerren artean aurkituko ditugu: Galiziako behi-txuleta, ahate-magreta, azpizuna edo isats torrada ahuntz-gazta eta bere saltsarekin.

Amaitzeko, etxean eginiko postra sorta eder eta goxoa hartzeko aukera ematen digute, gazta-tarta, flana eta gatzatoa, beste askoren artean.

Euskal sukaldaritza tradizional eta pintxo eder batzuekin gozatzeko aukera ematen digun jatetxea dugu hau. Gozatu gastronomiarekin, gozatu sukaldaritzarekin, gozatu bizitzarekin, gastronomia, arteaz gain, festa ere badelako. On egin!

Izena: Ibai Ondo Erretegia

Helbidea: Santa Ana 3 (Elgoibar)

Telefonoa: 943256028

Itxi: Inoiz

Jantokia: 1 50 pertsonentzat

Salneurria: Eguneko menua 12€ / Asteburuko menua 25€ / Karta 30€