Lizarraldean, Lizarra eta Gasteiz lotzen dituen errepidean, lehenengotik 16 kilometros eskasetara, Antzin dago. Bertara joan gara nafar sukaldaritzaren kutixiak dastatu eta bere gastronomiaren produkturik onenekin gozatzera, hori guztia Iribian.

Andoni eta Pilartxo dira jatetxeko nagusiak. Biek urtetan lan egin dute Donostiako ostalaritzan, Andoniren jaioterrira itzultzea erabaki zuten arte, Iribiaren ardura hartzeko, non Andoni zerbitzari lana sukaldariarenarengatik aldatu zuen. Talde gazte baten laguntza dute, Silvia, Tania eta Geisonek osatzen duten taldea.

Nafarroako sukaldaritza izan arren eskaintzan protagonismo nagusiena duena, beraiekin ekarri dituzte donostiar sukaldaritzaren ideiak, batez ere prestatzen duten pintxoen barran islatzen dituztenak, non ganba, arrautza eta mahonesa; marinaturiko antxoak; patata tortila eta olagarro pintxoak diren nagusi eta protagonista, beste askoren artean, hauek dira jatetxean erakargarrietako bat.

Bertako jantokian eseriz gero nafar sukaldaritza bikain batekin gozatzeko aukera paregabea izango, Lizarraldeko baratzeetako produkturik onenarekin eginak, egunero jasotzen dituzten arrainik freskoenarekin prestatua, non Gipuzkoa aldean eginiko egonaldiaren printzak ere aurkituko ditugun, gure euskal sukaldaritza tradizionalaren plater batzuk aurkituko ditugu bertan. Egunero aldatzen duten eguneko menu bat eskaintzen digute bertan.

Etxeko berezitasunetako bat dira labean erretako arkumea edo txerrikumea, baita kaskeria ere, bere sukaldaritzaren beste arlo indartsuetako bat, ez da leku askotan lantzen sukaldaritzaren adar hori baina hemen bikain prestatu eta espezialistak dira esku edota patorriloan.

Iribain eskaintzen dizkiguten lehen platerren artean ditugu: entsalada nahasia, entsalada epela, porruak oliozpinetan, denboraldiko zainzuri freskoak kutixi ederra gastronomiaren zale ororen gozagarri direnak, otarrainxkak plantxan, ontto nahaskia, olagarroa galiziar erara, txirlak marinera eran, porru eta ganba hostorea eta Tuterako orburu bikainak.

Bigarren platerren artean aukeratzeko ditugu haragien artean entrekota, arkume txuletilak, arkume errea, zaharraren txuleta, ukondoa labean edo azpizuna Oporto saltsarekin.

Baina kartak arlo indartsu bat badu hori arrainei dagokiena da, oso zabala eta zaindua, platerren artean daude legatza saltsa berdean, zapoa labean, legatz kogotea, antxoa frijituak, txitxarroa labean, izokina plantxan eta bakailaoa bizkaitar erara.

Hori guztia etxean eginiko azkenburuko sorta goxo batekin amaitzeko, besteak beste, sorbeto sorta, inguruko ardietatik eskuratutako esnearekin etxean eginiko mamia, mamia tarta, gazta tarta, yogurt moussea edo beti primeran sartzen den fruta natural eta freskoa.

Nafarroako sukaldaritzaren onenarekin gozatzeko lekua dugu Iribia, baita etxean sentitzeko lekua ere euskal sukaldaritzari egiten dizkion omenaldi txikiekin ere. Lizarralden bazabiltzate ez izan dudarik eta gerturatu Anzineraino. On egin!

Izena: Iribia

Helbidea: Ctra Estella-Vitoria (Ancin)

Telefonoa: 948534382

Jantokia: Bi 30 eta 50 pertsonentzat

Itxi: Inoiz

Salneurria: Eguneko menua 10€ / Asteburuko menua 20€ / Karta 30-35€