Zatitutako barazkiak (tipula, azenarioa, porrua eta baratxuria) kazola batean jartzen ditugu mehatzen. Ondo mehatuak daudela ikustean isatsa gehitu eta ardo beltza botatzen dugu. Su bizian uzten dugu ardoa murriztu arte eta gero gehitzen dizkiogu ura edo haragi salda, eskura badugu, estali arte. Su eztian egosten uten dugu 3 orduz gutxigorabehera.

Patata xerra batzuk egin eta konfitatu egiten ditugu. Beste alde batetik, patata paja batzuk frijitzen ditugu dekoratzeko erabiliko ditugunak.

Azal zuritzaile baten laguntzarkein azenario eta leka tira fin-fin batzun egiten ditugu gero dekoratzeko erabiliko ditugunak.

Behin isatsa egosia dugula kazolatik ateratzen dugu. Barazki eta saldarekin saltsa bat egiten dugu. Isatsa, behin hoztuta, xehatu egiten dugu gero tinbala egiteko.

Aurkezpena:

Gozogintzarako erabiltzen diren moldeetako bat hartu eta behean konfitaturiko patatak kokatzen ditugu eta gainean xehaturiko isatsa, zeina saltsarekin berotu dugun aurrez. Albo batean kokatzen ditugu patata frijituak eta isatsaren gainean aurrez eskaldaturiko azenario eta lekak. Mugurdi batzuk jartzen ditugu isatsa lagunduz dekorazio moduan, zeintzuek ikutu mikatza ematen dioten platerrari.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Zatitutako behi isats bat
Bi tipula
Azenario bat
Porru bat
Lau baratxuri buru
Ardo beltza
Bi patata
Mugurdiak
Lekak eta azenario bat