Kokotxa: txikitasunean handi

Aste honetan Donostiako Alde Zaharrean murgildu gara gure hiriuruko sukaldaritzarik onenarekin gozatzeko. Bertan, Santa Maria elizaren alboan, espazioan txikia eta olita, baina gastronomian handia den jatetxe bat dago: Kokotxa Jatetxea.

2002ko abenduan piztu ziren lehen aldiz jatetxe honetako suak Dani Lopez sukaldari handiaren eskutik. Gure herriko sukaldaririk onenetariko batek 22 urte daramatza kazola artean saltseatzen. Luis Irizar Sukaldaritza Eskolatik irten zen lehen promozioko kide izan zen. Jarraian, Hilario Arbelaitz, Juan Mari Arzak edo Ignacio Muguruza sukaldari handien eskutik gure sukaldaritzaren sekrretuak ezagutzeko aukera izan zuen, Kokotxa zabaldu zuen arte. Jantokia zuzentzen eta ardoen kartan zehar gida lana egiten Estela Velasco dugu, profesional handia eta bere ibilbidea jatetxe honetan bertan hasi zuena.

Mahaian eseritzen garenean, Danik benetako sukaldaritza batekin gozaraziko gaitu, sukaldaritza bat non protagonista nagusi ditugun produktuak, bertako produktuak, hori bai, alboratu gabe munduko beste txokoetatik iritsitako produktuak. Produktu bikain horrek ematen dio zaporea platerrari, eta, nahiz eta, beste kutixi askorekin lagundu, beti identifikatuko dugu zapore hori, hau izanik sukaldaritzaren benezkotasunaren gakoa.

Autore sukaldaritza bikain baten aurrean gaude. Danik sukaldaritzareako duen maisutasuna nabaritzen da sukaldetik ateratzen den plater bakoitzean.Hori bai, ez ditu gure herriko sukaldaritzaren sustraiak ahazten, baina eguneroko lanean etengabeko garapen batean murgilduta bizi da, teknika eta kontzeptu berriak ezagutu eta bere errezetetan barneratuz.

Baina Kokotxako sukaldaritzarekin gozatzeko hobe da hitzetatik irten eta bertara gerturatzea, mahaian eseri eta honelako platerrekin disfrutatzea: Almadrabako hegalabur gorriaren tartarea baratxuri beltzaren kremaren gainean eta eskabetxaturiko barazkien sorbetearekin; otarrainxka basatiak temperatura baxuan pinazien ajoblanco, fideo eta laranja sanginarekin; Rias Baixasetako muskuiluak, lemon grassa eta itsasoko airea; txangurroa naturalea baratxuri zopa kubo eta bere koralaren zurrukutunarekin; eguneko arraina gazpatxuelo, erremolatxa ñoqui eta patata esfera kurruskariarekin; Bresseko usakumea Tuterako kukuiluak bainilatan, baratxuri gazte eta lur jangarriarekin; azenario, laranja eta zitriko crumble belusa; eta txokolatezko micuita platano krema izoztuarekin.

Plater horiek guztiek euskal sukaldaririk onenen artean bere tokia hartzen doan sukaldari baten esentzia, ideiak argi islatzen dituzte. Baina bere ateak, bere sukaldaritza Euskal Herritik haratago eramaten ari da eta mundo osora zabaltzen doa bere izena (Michelin Izar bat dauka). Dani bezalako pertsonekin argi dago Juan Mari Arzak edo Pedro Subijanak lekukotzza ziurtatua dutela. Euskal sukaldaritzak etorkizuna ziurtatua dauka eta nola gainera, esku onetan dago.

Badakizue, ez duzue zertan oso urruti joan behar euskal sukaldaritzaren jatetxerik onenetariko batekin gozatzeko, Donostiako Alde Zaharrean dago, Kokotxa da, On egin!

Izenae: Restaurante Kokotxa

Helbidea: Campanario 11 bajo (Donostia)

Telefonoa: 943421904

Jantokia: Bat 40 pertsonentzat

Itxi: Igande gauak eta astelehena

Salneurria: Merkatuko menua 55€ / Dastatze menua 80€ / Karta 80€