Olioa perfumatzen dugu baratxuri eta piperminarekin, horretarako olioa berotu eta bertan egiten ditugu baratxuri eta piperminak, gero iragazteko. Hozten uzten dugu.

Kazola edo zartagin bat hartu eta bertan kokatzen ditugu baratxuri apur bat eta bakailao kokotxak, horiei gehitzen dizkiegu gatza, bi pipermin uztain eta perrexil xehatu apur bat, aurretik perfumaturiko olioarekin estaliz.

Irakitaldi bat ematen diogu kokotxak eginak daudela eta gelatina askatu dutela ikusten dugun arte. Egoten uzten ditugu olioa apur bat hozten den arte, jarraian, mugimendu biribilak eginez pil-pila gorpuzten dugu.

Zerbitzatu behar dugunean beroaldi bat eman, baina hori bai kontuz ibili ez dezan saltsak lortutako gorpuzkera galdu.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Kg bat bakailao kokotxa
Baratxuri buru bat
Pipermina
Perrexila
Gatza
Oliba olio birjina extra