Koxk! (Egin koxk elkartasunari!)

Koxk! (Egin koxk elkartasunari!) irailaren 13an Intxaurrondoko kaleak elkartasunaz eta gastronomiaz beteko dituen ekimena dugu. Goizeko 10.00tatik, arratsaldeko 15.00tara, bisitariek hainbat ekintza gastronomikorekin gozatzeko aukera izango dute.

Ikastolen Elkarteak euskararen eta ikastolen alde antolatzen dituen festak oinarri eta eredutzat hartuta (Kilometroak, Nafarroa Oinez, etab.) festak 1.400 metroko ibilbidea izango du. Ibilbide osoan zehar lau gune kokatuko dira, euskal sukaldaritzako lau protagonista nagusiri eskainiak:

1. gunea: Luis Irizar (Txaparrene Parkea)

2. gunea: Pedro Arregui Gunea (Villa Yeyette)

3. gunea: Juan Mari Arzak Gunea (Parada Plazoleta)

4. gunea: Gilda Gunea (Larrotxene K.E.)

Festaren helburuetako bat da goi-mailako sukaldaritza herritarrei gerturatu eta ezagutaraztea, horretarako sukaldeak kalera atera eta jendeak gure herriko sukaldari onenen lana gertutik ezagutzea bilatuko da. Hilabetean zehar joango gara Koxk!-en parte hartuko duten sukaldarien izenak aipatzen.

Koxk!-en beste helburuetako bat da Zaporeak Proiekturako dirua eta babesa biltzea. Proiektu hori Etiopiako Wukro herrian gauzatuko da Angel Olaran aita zuri hernaniarrarekin elkarlanean. Proiektu horren helburua eskualdeak bizi duen elikadurako segurtasun eza kronikoari aurre egin edo aurre egiten laguntzea da. Horretarako, beste hainbat ekintzen artean, Ostalaritza eta Gastronomia Esk0la sortuko da Saint Mary Eskolaren barruan eta misioko zein eskolako sukaldeak hornitu eta hobetuko dira.

Datozen egun eta asteetan joango gara Koxk!-en inguruko xehetasunak kontatzen eta zabaltzen.

Badakizue irailaren 13an denok Intxaurrondora elkartasunari koxk egitera!