Olioa duen ontzi batean baratxuria, tipula eta perretxiko zatituak jarriko ditugu su eztian. Egiten utziko ditugu, kolorea hartu arte eta izkirak gaineratuko dizkiogu. Dena nahasiko dugu, txipiroia bete eta frijitu egingo dugu.

Saltsa egiteko, ziazerbak garbitu eta uretan egosi, gatza eta olio zurrustatxo batekin. Egositakoan ondo xukatu. Lapiko batean, olioa, tipula eta porrua jarriko ditugu, dena ondo-ondo zatituta, eta su eztian utziko dugu gozatzen, gorritu arte. Ziazerbak gaineratuko ditugu, egosten utziko ditugu pixka batez eta dena birrinduko dugu. Egin berri dugun saltsa beste ontzi batera isuriko dugu, esnegain pixka bat gaineratu eta irakiten utziko dugu pixka bat murriztu arte.

Azkenik, zartaginetik pasatutako txipiroiari saltsa gainetik bota eta izkira batez apainduko dugu.

Osagaiak:

- Txipiroi freskoak
- 2 tipula handi
- 3 baratxuri atal
- Olioa
- Kilo 1 otarrainxka
- Ziazerbak
- Esnegaina
- Kaiena
- Gatza
- Txotxak

Lanperna Tabernako errezeta