Las Campanas: Nafarroako ardo gorri onena

Nafarroako Ardoaren Kofradiak, beste behin Las Campanas Rosado 2013 aukeratu du Foru Komunitateko ardo gorri onena gisa, Nafarroako Ardoen XXIII. Kalitate Lehiaketan. Lehiaketa honek, urtero, Jatorrizko Izendapena duten ardo onenak saritzen ditu.

Kolore arrosa distiratsuduna, Las Campanas ardo gorriak, Nafarroako lehen ardo gorria izateaz harro egon daitekeena, sudurrean freskoa, intentsoa, fruitu gorrien ikutu eta lore-ondo batekin aurkezten zaigu. Ahoan sendoa eta haragitsua da, frutaz betea, orekatua eta jarraikortasuna duena.

Izendapen garrantzitsu hau, Las Campanasek aurretik ere eskuratutako, oraingoan esanahi berezia du Vinicola Navarrarentzat, Las Campanas egiten duen upategia, 150. urteurren ospatzen baitute.

Vinícola Navarra, 1864an sortua, Nafarroako Jatorrizko Izendapenaren upategirik zaharrena dugu. Jatorrizko izendapena duten ardoetan aitzindari izan izan eta baita Nafarrroan hainbesteko fama lortu duten gorrien prestakuntzan.