Hasteko, tipula eta azenarioak zuritu eta bastoi txikitan mozten ditugu (juliana fina), gero zartaginean salteatzeko, papillotean gogorregi geratu ez daitezen.

Beste aldetik, patatak zuritu eta xerretan mozten ditugu, jarraian, oliba oliotan frijitzeko. Gorde egiten ditugu.

Papillotea prestatzeko:

Aluminiozko paper zati bat hartzen dugu, erdian patatak kokatzen ditugu, horien gainean ondutako legatza eta azkenik salteaturiko barazkitxoak. Ardo txuri apur bat gehitu eta papera izkina guztietatik ixten dugu, paketea ondo eta hermetikoki itxia utziaz.

Paketeak labean sartu 7-8 minutuz, 200ºtara.

Aurkezpena:

Papillotea aluminiozko papaerarekin aurkezten da. Paperari, mahaian bertan, bi mozketa egiten zaizkio gurutze formarekin, horrela, pertsonek paketea zabaltzean ateratzen diren usainak ezagutzeko aukera izango dute.

Osagaiak (lau pertsona):

Lau legatz zati
Tipula bat
Azenario bat
Bi patata
Ardo txuria
Olioa, gatza eta piperrautsa
Aluminiozko papera