MadridFusion 2014: inspirazioa kalean dago

Beste urtebetez, eta bada hamabigarrena, Madril bihurtuko da munduko Gastronomiaren hiriburu. 2014ko urtarrilaren 27tik, 29ra, ospatuko da MadridFusion Gastronomiaren Mundu Kongresuaren XII edizioa, Madrilgo “Campo de las Nacioneseko” Kongresu Aretoan.

Bi kongresu batean: sukaldaritza modernoa eta sukaldaritza tradizionala, goiz eta arratsaldeko saioetan. Guzti hori zergatik, aurten programa berri bat gehitu dutelako kongresuaren barruan: “Saborea España”, Facyrek bultzatuta eta sukaldaritza tradizionalari eskainia, bertan parte hartuko dutelarik espainiar sukaldaritzako, sukaldaririk garrantzitsuenak.

“Inspirazioa kalean dago” da aurtengo edizioa izendatzeko hautatutako leloa. Horren barruan antolatu dira hitzaldiak, erakusketak, saio magistralak, dastaketak eta konferentziak. Mundu osoko 100 sukaldari baino gehiagok hartuko dute parte, 15 herrialde izango dira ordezkatuak eta 30 produktuk izango dute protagonismoa.

MadridFusionen ondorengo ekintzak antolatu dituzte, besteak beste:

Hiri-sukaldaritzaren fenomenoa aztertuko da, angulu guztietatik begiratuta, hau izango delarik aurtengo edizioaren punturik garrantzitsuena, hiria protagonista den kongresu gastronomiko honetan. Metropoli handiak (Estambul, Bangkok, Lima, Washington, Tokio, NY, París, Buenos Aires, México D.F.) eta hiri txikiak (Brujas, Gerona , Agrigento) izango dira sukaldari handien inspirazio iturri.

17 saio magistralei esker, kongresukideek, sukaldari handiekin interaktuatzeko aukera izango dute: Joan Roca, Pedro Subijana, Pepe Rodríguez Rey, Jordi Cruz, Andoni Aduriz, Paco Torreblanca, Sacha Hormaechea, Quique Dacosta, Nandu Jubany, Pepe Solla, Gastón Acurio eta Diego Muñoz, Iñigo Lavado, Ricard Camarena, Oriol Balaguer, Dani García, Paco Morales eta Paco Roncero.

Gela multianitzean, erakusketak, dastaketak, lehiaketak, produktuen erakusketa, etab. Guztira 40 sukalde interbentzio baino gehiago. Guzti horien artean, Gastronomia Kritikarien I Nazioarteko Sukaldaritza Lehiaketa, euren artean lehiatu eta sukaldariek epaituko dutenak.

El Celler de Can Roca-ko harrobia ere omenduko da, munduko catering txapelketa irabazi duen taldearekin batera.

Espainiako 100 jatetxerik onenak emango dira ezagutzera eta ohitura bihurtu den trufa enkantea ospatuko da.

Paraleloki ospatuko da Enofusión, MadridFusión barruko ardoaren txokoa, 100 enpresa baino gehiago biltzen dituen gourmet-feria eta Saborea España, kongresu barruko beste kongresu bat, Espainiako sukaldaritza tradizionala izango duena oinarri.

Madril, madrildarrek eta kanpotarrek gastronomiaren festa honekin goza dezaten, urtarrilaren 24tik, otsailaren 9ra bitarte ospatuko da Gastrofestival, non 400 establezimenduk parte hartuko duten.