Marinaturiko antxoen entsalada

Antxoak marinatzeko

Antxoak hartu, erditik zabaldu, hezurrak kendu eta gatzarekin ondu egiten ditugu. Bol batean edo bandeja sakon batean jarri eta ozpina, antxoak estali arte, perrexil adaxka bat, baratxuri buru matxakatu bat gehitu eta bi orduz uzten dugu kaleko tenperaturan edo lau-sei orduz hozkailuaren barruan. Behin marinatuak, iragazi eta oliba olioarekin estaltzen ditugu, baratxuri xehatua eta perrexil xehatua gehituz. Hozkailuan gordetzen ditugu.

Entsaladarako

Morroi piper gorriak labean erre 10 minutuz alde bakoitzeko 210ºC-tan, gero zuritu eta hazitxoak kentzeko, azkenik zerrendatan mozteko.

Bi patata ertain egosten ditugu, behin egosiak xerratan mozteko.

Aurkezpena

Oinarrian patata egosia kokatzen dugu, bere gainean piper gorri zerrendak, jarraian aurrez ondutako letxuga bouqueta eta marinaturiko antxoekin bukatzen dugu. Entsalada cherry tomateekin laguntzen dugu.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

- 300 gr antxoa

- Bi morroi piper gorri

- Bi patata ertain

- Letxuga nahasiak

- Cherry tomateak

- Ardo zuri ozpina

- Olioa

- Gatza

- Baratxuria

- Perrexila