Martin Berasategui, Honoris Kausa Doktorea

2002an zabaldu zuten Tours-eko François-Rabelais Unibertsitatean “food studies” zentrua. Hamargarren urteurren hori ospatzeko eta lehenengo aldiz frantziar unibertsitate batean, Honoris Kausa Dotore izendatu zituzten gastronomia munduko 4 pertsonai. Horien artean aurkitzen zen 6 mitxelin izar dituen Martin Berasategui sukaldari euskalduna. Gertaera historiko baten aurrean aurkitzen gara.
Izendatze ekitaldia, iragan azaroak 7 arratsaldean ospatu zen, unibertsitateko paraninfoan, Jean Bardet lehendakari zutela, frantziar gastronomiako 45 adituk osatutako taldeak, 4 doktoreak izendatu ostean.

Martin Berasateguiri buruz ondorengoa esan zuen epaimahaiak: “bere ibilbidean zehar, frantziako sukaldaritza eta frantziako bizitzaren defendatzaile sutsua izan da bere herrialdean”.

Sukaldari donostiarrak saria jasotzea ohore handia zela adierazi zuen: “deskribatu ezinezko ohorea da niretzat, honelako tamainako errekonozimendua jasotzea. Frantzia ezinbestekoa izan da nire ibilbidean, bai nire sukaldari formakuntzan, nola nire bizitzan. Herrialde honek beti zabaldu dizkit besoak, eta ni, inoiz ez nagoela ikasitakoarekin gustura, beti aurkitu dut lurralde honetan ezagutza iturri ezinhobea”.

Berasateguik, bere izendatze hitzaldian, honakoa azpimarratu du: “nire gurasoek eta Frantziako sukaldari handien ondoan ikasitakoak, lan egiten eta ez kezkatzen lagundu zidaten, nire bizitza proiektuz betetzen eta ordudanik gaur arte, nire izaera gorpuzten”.

Martin Berasateguirekin batera Honoris Kausa Doktore izendatu dituzte, Kiyomi Mikuni japoniarra, Japoniako Mikuni Hoteleko sukaldaria; Philippe Rochat suitzarra, Suitzako, Crissier herriko Hotel de Ville-ko sukaldaria; eta Pierre Wynant belgiarra, Comme Chez Soi jatetxeko sukaldaria.

Zorionak Martin!