Mas Gastronomia 2014 sariak

El Diario Vascok urtero egiten duen legez, atzokoan ospatu zen Mas Gastronomia 2014 sari banaketa, Donostiako Tenis Ondarreta jatetxean. Bertan, koktel bikain eta afari lege ona egiteko aukera izan genuen. Horreta gain, sarituen arrakasta ere txalotu eta omendu genuen.

Festa, Tenis Ondarretako terraza ikusgarrian hasi zen, bertatik Kontxako badia guztiaz gozatzeko aukera genuen, gainera, koktel bikain bat eskain ziguten, honako pintxoek osatutakoa:

- Alvaro Parraren urdaiazpikoa labanarekin moztua.

- Bikote tosta Olasagasti antxoak eta Corpa bokeroiekin.

- Gilda tradizionalak.

- Ganbka tenpuran Toban Djan saltsarekin.

- Vela Nafarroako zainzuriak, zainzurien mahonesarekin.

- Olasagasti Iparraldeko Hegaluzea piper erreekin.

- Luma Gorri txitxiburruntzia erretako baratxuriarekin.

Behin koktela amaituta, Tenis Ondarreta jatetxeko sukaldari taldeak prestatutako afari bikainaz gozatzeko prest ginen. Honako plater hauek dastatzeko aukera izan genuen:

- Sandia, feta gazta eta tipula morea entsalada.

- “Gines e hijos” legatza, txanpinoi salda gainean.

- Goyaren azpizuna, Vela kristal piper eta nekazal-pataten salteatuarekin.

- Gorrotxategiren irlandar kafe tarta.

Behin azkenburukoa zerbitzatua, sari-banaketari ekin zitzaion. Aurtengoan hamahiru establezimendu saritzen zituzten Mas Gastronomia 2014 sariek. Horiei, Keler Sari Nagusia gehitu beharko genieke, ekitaldira gerturatuko guztiek aukeratutakoa.

Lehenengo saria jasotzeko eta sari-banaketa hasiera emateko ardura, Ganbara jatetxeko Amaia Ortuzar eta Nagore Martinezek izan zuten. Aurtengoan 30. urteurrena du Donostiako Alde Zaharreko jatetxe horrek, eta hor jarraitzen du bertara gerturatzen den oro gozarazten. Saria eman zieten Juan Mari Arzak eta Javier Bereziartuak (Portuetxe).

Oholtzara igotzen bigarrena izan genuen Iñaki Hernandez, Irungo Olaberria auzoan kokatua dagoen Trinkete Borda Erretegiak 25. urteurrena duelako aurtengoa. Saria banatzeko ardura izan zuten Pablo Loureiro (Casa Urola) eta Luis Mari Bujandak (Abarka).

Erretegi mediatikoenari saria jaso zuen Zumaiako Bedua Erretegiak. Isabel Antia eta bertan ia bizi osoa lanean daraman Arantxa Lazkan zerbitzariak jaso zuten saria, “8 apellidos vascos” pelikulan agertzeagatik. Saria banatu zuten Francis Tamayo (La Perla) eta Iker Monzonek (Cafés Aitona).

Joserra Calvok (Mugaritz) izan zuen gaueko laugarren saria emateko ohorea. Sari hori Santiago Soguerok jaso zuen, jantokiko zuzendari onenaren saria hain zuzen ere. Santiagok bikain zuzentzen du Bokado Mikel Santamaria jatetxeko jantokia. Zaragozan jaiotako gizaseme horrek Grupo Bokadorekin darama lanea, ia enpresa sortu zenetik.

Eszenatokira igotzen hurrengoa Alvaro de Jorge izan zen, Robin Food telebista saioaren izenean. Berak jaso zuen, David de Jorgek zuzentzen duen talde osoaren izenean, sukaldaritza eta gastronomia zabaltzeko saio onenari saria. Saria eman zioten Isabel Cortadi (Teledonosti) eta Iñaki Gorrotxategi (Gorrotxategi).

Joxe Mari Aizega eta Iñigo Clementek (Basque Culinary Center) banatu zuten gaueko seigarren saria. Oraingoan, sariduna Kevin Patricio izan zen. Donostiako La Madame jatetxeko sukaldari bikain eta gazte honek, errealitate bihurtutako promesaren saria jaso zuen. Amerikar honek meritu handiz lortu du Donostian sukaldaritza kontzeptu berri bat ezartzea.

Ardoaren tratamendu onenari saria jaso zuen Asier Landak (Landa), Mendaroko kalexka batean kokatua dagoen jatetxe honetan, bazkari bikain eta upategi zaindu batekin gozatzeko aukera izango dugu. Saria eman zioten Pepe Dioni eta Joxean Eizmendik (Illarra).

Humberto Segura eta Ramon Elizondok jaso zuten produktuaren tratamendu onenari saria, Donostiako erdigunean kokatua dagoen Antonio Tabernan egiten duten lan bikainarengatik. Saria jaso zuten Roberto Ruiz (Fronton) eta Joaquin Arratibelen (Divinus) eskutik.

Gaueko bederatzigarren saria jaso zuen Hondarribiako Arroka Berri jatetxeak, epaimahaiaren ustetan jatetxe honek baitu kartarik osatuena. Elena Arzak eta Anuska Ezkerrak (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuordetzako komunikazio arduraduna) eman zioten saria Jesus Anzisar, jatetxeko arduradunari.

Ibilbide profesionalari Mas Gastronomia 2014 saria jaso zuen Tristan Montenegro eta Maite Sabadell bikoteak. Bikote horrek urteak daramatza ostalaritzan lanean, Donostiako establezimendu ezagunenetako batzuk bikain zuzentzen, arrakastaren irudi dira. Saria banatzen aritu ziren Emilio Gines (Pescados Gines) eta Hilario Arbelaitz (Zuberoa).

Zelaiako sagardogile-familia guztiak jaso zuen Sagardoaren Ohitura saria, Bittor Oroz (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuordea) eta Jose Antonio Goyaren (Carnicas Goya) eskutik. Oholtzara saria jasotzera igo zen Gancerain familia osoa, Jose Antonio aita buru zutela, eta jarraian bere hiru alabak Maialen, Oihana eta Jaione.

2013 jatetxe onenaren saria jaso zuen Ruben Trincadok (Mirador de Ulia) eta Mauro Vergarak (Equinoccio Bidaiak) eman zuten Jatetxe Onenaren Mas Gastronomia 2014 saria. Meritu izugarria du 25 urtean 3 Michelin Izarrekin mantentzea, eguneroko lan bikainaren isla da hori. Hori lortu du Arzak Jatetxeak, eta horregatik jaso zuen atzoko saria. Juan Mari eta Elena Arzak igo ziren oholtzara, eta Juan Marik bihotzaren erditik eta sukaldaritzaren barrenetik eskertu zuen saria.

Azkenaurreneko eta azken sariek Getariara bidaiatu zuten. Lehenengoak, sukaldari bikain eta pertsona hobeago bat omendu zuen, duela gutxi zendu zen Elkano Jatetxeko Pedr Arregi. 50 urtetan egindako lanari esker, Elkano, gastronomia zaletu den ororentzat peregrinazio puntu bihurtu du. Gaur egun, ardura Aitor Arregi semeak darama, saria emozionatua jaso zuen berak. Argi utzi zuen saria jasotzean, bere aitaren etxea indar guztiarekin defendatuko zuela. Saria banatu zuten David Martinez (El Diario Vascoko zuzendari orokorra) eta Maite Sabadell (Balfegó).

Azkenik, Keler Sari Nagusia, bertaratu ziren guztiek aukeratua, Elkano Jatetxean zuzentzen duen Arregi familiak jaso zuen ere, Elena de Lerak eman zien saria.

Lerro hauen bitartez Mas Gastronomia 2014 sariak jaso dituztenak zoriondu nahi ditugu. Bejondeizuela! Zorionak!