Mas La Plana 2010, El Penedeseko Bodegas Torresen lursailean egina, 1979an Gault & Millau aldizkariak antolatu zuen Parisko Ardoaren Olinpiadetan nazioarteko lehiaketa batean frantziar ardoak lehen aldiz garaitu zituen lehen espainiar cabernet sauvignon ardoaren 40. mahatsaldia dugu. Lorpen horrek bultzada izugarria eman zion abentura arriskutsu eta garairako berritzailea zen bati. Horrek bideratu zuen ardo honek arrakasta asko eskuratu izana bere ibilbidean, nazioarteko ikur bihurtuz, mahatsalditik mahatsaldira autorearen orijinaltasuna eta konfiantza mantenduz.

“Mas La Planak Bodegas Torresen historia eta norabidea aldatu zuen, baina baita ere inflexio puntu bat izan zen pertsonalki, ardogintza eta enologia izan behar zutenaren ikuspegia aldatuarazi zidana, arriskatu, lanean gogor aritu eta berrikuntzaren garrantziaz jabetuz”, adierazten du Miguel A. Torresek, Bodegas Torreseko lehendakariak. Berak konbentzitu zuen bere aita, Miguel Torres Carbó, Borgoñan ohikoa zen mahats mota Mas La Planako mahastietan, Montpellierretik itzultzean, bertan aritu baitzen ardogintza ikasten hirurogehiko hamarkadaren erdialdean urtebetez. Landatzeaz gain, cabernet sauvignon bikain bat egitea konbentzitu zuen, nahiz eeta hasiera batean ez zuen konfiantza handiegirik proiektuan eta zeharka begiratzen zion prozesu berritzaile hari.

Horrela sortu zen Mas La Plana. Hasiera batean Gran Coronas Etiqueta Negra Mas La Plana izena jaso zuen, ardo ausart eta ezohiko bat – Penedeseko cabernet bat zen heinean- dotorea eta konplexua, beltzez jantzia Borgoñako botila klasikoan, itzuli bat eman ziona garaiko ardogintza tradizionalari eta Espainiako ardo ikuspegia irauli zuen. Mas La Plana izan zen, eta lau hamarkada beranduago izaten jarraitzen du, Torres familiare balore eta idealen enbaxadorerik onena eta ardogintza zaindu eta apasionatu baten eredu.

Gaur egun, Mas La Plana Michelin izardun jatetxe askotan aurki daiteke, baita Restaurant aldizkariak argitaratzen dun munduko 50 jatetxe onenen zerrendan dauden batzuetan ere. Urteetan zehar, nazioarteko kritikoen aipu bikainak jaso ditu, hala nola, Jancis Robinson edo Jane MacQuityrena, eta urrezko domina eskuratu du nazioarteko lehiaketetan eta puntuazio altuak ardo gidetan. Zehazki, 2010. urteko mahatsaldiak urrezkoa saria irabazi du Mundus Vini eta The Drinks Businessen The Global Masters lehiaketetan eta 92 puntu jaso ditu Peñi Gidan.

Mas La Plana 2010 etorkizun handiko mahatsaldia

Mas La Plana 2010 Pacs del Penedesen kokatua dagoen 29 hektareako mahastietan dauden Cabernet Sauvignon mahatsondoetatik lortutako mahatsarekin egiten da. Mahatsondo horietarik batzuk 1966an landatu zituen Miguel A. Torresek. Mahastia 225 metrotara dago, lur sakon eta ondo ureztatuekin. Ardoa egiteko mahatsik onenak aukeratzen dira teknologia berriak erabiliz kalitaterik onena ziurtatze aldera.

2010. urteko mahatsaldiak udaberri euritsu bat bizi zuen eta eguraldi hotz eta lehorra mahats-biltzearen aurretiko hilabeteetan. Egoera horrek mahatsen heltze fenoliko zoragarri bat lagundu zuen, azidotasun bikain eta alkohol graduazio moderatu bat garatuz. Frantziar haritzarekin eginiko kupeletan 18 hilabeteko ontze baten ondoren, eta bi urte pasa ondoren botilan, fruta usain indartsuak zabalzen dituen ardo bat eman dute emaitzatzat, Mas La Planak ezaugarri dituenak, usain horiek badituzte ogi txigortu, txokolate zuri, klabo eta piperrautsa ikutuak. Ahoan luzea eta bizia da, tanino helduekin etorkizun ona eta garapen ezinhobearen seinale.