Michelin Gida 2014: DiverXO hiru izar berria

Atzo aurkeztu zen 2014ko Michelin Gida, Bilboko Guggenheim museoan, gaur egun espektazio handien sortzen duen gastronomia ekitaldirik garrantzitsuena. Gastronomiaren oscarrak banatu zirela esan genezake.

Michelin Gida aurkezten den bakoitzean, aurreko egunetan beti izaten dira pil-pilean kiniela eta apostu etxeak, zeinek eskuratuko ote duen hirugarren izarra, edo zeinek galduko duen, zein jatetxe berrik jasoko duten euren lehen izarra, etab. Baina gidako arduradunek euren erabakiak argitara atera arte ez da ezer jakiten, beti gordetzen baituta sekretupean eta ezinezkoa izaten da aurretiaz ezer jakitea.

Donostiak, mundu osoan, biztanle bakoitzeko Michelin izar gehien dituen hiria izaten jarraitzen du. Urtero, Michelin Gida berria aurkeztera doanean beti aipatzen da, ea Mugaritzek hirugarren izarra jasoko ote duen edo ez. Aurtengoan ere ez da horrela gertatu. Baina hala ere, Michelin izar sorta eder bat izaten jarraitzen dugu gure inguruan, ez baitu inork orain arte zuen izarrik galdu.

Saritu guztien gainetik hiru azpimarratu nahiko genituzke:

David Muñoz, Madrilgo DiverXO jatetxekoa, izan zen gaueko protagonista nagusia, bere jatetxeak, hain preziatua den hirugarren izarra jaso baitzuen, jada hiru izarrekin saritutako zazpi jatetxeen zerrendara gehituz. Urte askoren ondoren, Madrilek hiru Michelin izar dituen jatetxe bat izango du berriro. Madrildar sukaldari hau dugu, egungo espainiar gastronomiaren sukaldari harrigarrienetako bat eta hirugarren izar hau, “bere lanarengatik, kreatibotasun handikoa eta usain, zapore eta testura desberdinetako sukaldaritza desberdinak elkartzen dituena”, guzti hori Michelin Gidako behatzaileek esanda.

Francis Paniego, Ezcarayko El Portal del Echaurren, izan zen beste protagonista handienetako bat. 2004ean, Errioxan, Michelin izarra eskuratzen zuen lehen jatetxea bihurtu zen. Urte hartan gauza historikoa zena, atzokoan indartu egin zuen, bigarren izarra eskuratuta. Ez dugu ahaztu behar, Echaurren generazioz-generazio, eskutik-eskura pasatzen joan den jatetxe bat dela, bertakoak, errioxarrak eta bisitariak sukaldaritzaz eta gastronomia esperientzia bikain batekin gozarazten jarraitzen duena. Saria handia da gastronomiaren alde asko egin duen familia batentzako.

Martin Berasategi jarraitzen du izaten Michelin izar gehien dituen sukaldaria, Lasarteko Martin Berasategi jatetxean dituen hirurei, Bartzelonako Lasarte jatetxean dituen bi eta Tenerifeko Abama Hoteleko jatetxearentzeko atzo eskuratu zuen bigarrenari esker, guztira zazpi.

2014 Michelin Gidak, 171 jatetxe saritzen ditu hain preziatuak diren izarrekin, 8 hiru izarrekin, 19 birekin eta 144 bakarrarkin. Horrek argi erakusten du espainiar gastronomia eta sukaldaritzak bizi duen momentu ezinhobea.