Nafarroako XVI Pintxoaren Astea

75 establezimenduk (parte-hartzaileak) hartuko dute parte Nafarroako XVI. Pintxoaren Astean. Nafarroako Ostalaritza Enpresarien Elkarteak antolatuta, martxoaren 28tik, apirilaren 6ra ospatuko da.

2014ko edizio honek hainbat berritasun dakartza:

Finaleko epai-mahaiari Pintxoaren Astean parte-hartu, baina finalera sailkatu ez den tabernaren bateko kide bat gehituko zaio.

Iaz bezala, establezimendu bakoitzak pintxo bakarrarekin leihatu dezake txapelktan. Baina, nahi duenak, bigarren pintxo bat aurkezteko aukera izango du, berritzailea eta ordu arte inon aurkeztu gabea.

Antolakuntzak, pintxo bakarraren dastaketa 2,40€tan jarri du, bi pintxorena 4,40€tan.

Kategoria eta gai bakoitzeko banatuko diren sariak honako hauek dira:

Hiru pintxorik onene urrezko, zilarrezko eta brontzezko sariak jasoko dituzte.

Se entregará un único premio Reyno Gourmet, al pincho elaborado con alguno de los siguientes productos de calidad de Navarra certificados por Reyno Gourmet como: Espárrago de Navarra, Alcachofa de Tudela, Pimiento del Piquillo de Lodosa, Cordero de Navarra, Ternera de Navarra, Queso de Roncal, Queso de Idiazábal, Aceite de Navarra…”.

Reyno Gourmet sari bakarra banatuko da, Reyno Gourmetek ziurtatutako Nafarroako kalitatezko ondorengo edozein produkturekin egindako pintxoari: Nafarroako zainzuriak, Tuterako Orburuak, Lodosako Pikilo piperra, Nafarroako Arkumea, Nafarroako Txahala, Erronkariko Gazta, Idiazabal Gazta edo Nafarroako Olioa.

Nafarroako Unibertsitateak aukeratu eta emango du Pintxo Osasungarrienari Saria..

Martikok, ahate-produktuekin egindako pintxo onenari saria banatuko du. Irabazleari gainera, diploma bat emateaz gain, hamabost egunetan pintxoa egiteko behar duen ahate-produktua banatuk dio inolako kargorik gabe.

Bezeroek SMS eta helbide elektroniko bidez “Herritarren Pintxo Onena” aukeratuko dute.

Marco Real upategiak bi sari banatuko ditu:

• Marco Realen ardoekin batze onenari saria.
• Marco Real Saria ardoaren zerbitzu eta trataera onenari.

Epai-mahaia:

Oianrrizko epai-mahaiaren lana beteko duten taldeetako bakoitzak, Gazteluleku Elkarte Gastronomikoko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko bina kidek osatuko dute. Azken hauek, ingenieritza agronomoan lanean dihardutenak izango dira, Elikagaian prozesu eta ekoizpen prozesuen berrikuntzako arduradunak. Hauek arduratuko dira finalera pasako diren pintxoak aukeratzeaz. Lau talde izatea espero da; bakoitzak 20 pintxo inguru dastatuko ditu.

Finalera, 15 pintxo pasako dira, Finaleko Epai-mahaiak dastatuko dituenak. Epai-mahai hau ondorengo pertsonek osatuko dute: Ostalaritza Elkarteko kide bat, Gazteluleku elkarte gastronomikoko bazkide bat (oinarrizko epai-mahaian parte hartu ez duena), Unibertsitate Publikoko doktore bat, bat edo kazetari espezializatu eta prestigiodun sukaldari bat.

Antolakuntzak finalisten izenak Pintxoaren Astea amaitu eta hurrengo egunean argitaratuko ditu.

Beste urtebetez, Nafarroako Pintxoaren Astek babesle nagusia Marco Real upategia izango da, bestalde, Nafarroako Ostalaritza Kooperatiba izango da lehiaketako hornitzailea nagusia.