Nafarroako XVI Pintxoaren Asteko finala

Argazkian, Nafarroako XV Pintxoaren Asteko irabazlea ikus dezakezue, Ábacoko “Airbag”. Bihar ezagutuko zein pintxok hartzen dion lekukoa, bihar ospatuko baita Nafarroako XVI Pintxoaren Asteko finala, non gastrofestako kide den Oraitz Garcia izango dugun Nafarroako 2014ko pintxo onena aukeratzeko izango duen epaimahaian.

Astebetez parte-hartu duten 75 establezimenduak bisitatu ostean, Gazteluleku Elkarte Gastronomikoko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideek osatutako aurre-epaimahaiak, 12 finalistak honako taberna eta pintxoak izatea erabaki dute:

- Cafetería 7 del Siete: 7 del 7/2014
- Bistrot Catedral: Bistrot nº 5
- Café Niza: Thunnus
- Bar Baviera: Pintxo 14
- Restaurante El Merca’o: Txerri-eskuak, patata-krematsua eta arte kea
- Bar Restaurante El Álamo: Itzulera
- Bar Restaurante Ábaco: “Arroka” sardina
- Bar Zenón: A trote cuto
- Gastrobar Las Migas: Ketutako oilaskoa txerri-esku eta ganba apurrekin
- La Cocina de Álex Múgica: Bakailao tortila
- Bar Gaucho: Nafarroako Per Sé Gaizkata bi ehunduretan
- Bar Restaurante El Embrujo: Eskabetxetutako eperraren torrada kurruskaria

Pintxo hauek guztiek izango duten hiru sari nagusietako bat (Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezkoa), eta Marco Real Upategiko ardoekin elkartze onena irabazteko aukera.

Finala, Iruñeako Maisonnae Hotelean ospatuko da goizeko 11.00tan hasita. Bertan, finaleko epaimahaia bilduko da 12 pintxoak dastatu eta saridunak zeintzuk izango diren aukeratzeko. Epaimahaian izango dira:

- Joaquín Arbeloa, Nafarroako Ostalaritza Enpresarien Elkarteko, kafetegi eta tabernen arloko presidenteordea.
- Oraitz García Recondo, El Diario Vasco eta Gastrofestako kazetari gastronomikoa.
- Carlos Marañón,Iruñeako “elperolas” blogger gastronomikoa.
- Amaya Bezunartea, pintxoaren mundua ibilbide luzeko sukaldari profesionala.
- José Luis Herrera, Gazteluleku Elkarte Gastronomikoko kidea.
- Iosune Cantalejo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko E.T.S.I.A.-ko Elikagaien Prozesuen Berrikuntza Graduko irakaslea.
- Finaleran sailkatu ez den Pintxoaren Astek partaide bat.

Finala 13.30ak aldera amaitzea espero da, baina sari banaketa, arratsaldeko 17.30tan ospatuko da finala eman den leku berean, Maisonnave Hotelean. Ekitaldi honetan, honako sari hauek banatuko dira, aurretik aipatutako Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko eta Marco Real Upategiak ematen duen Ardoaren Elkartze onenaz gain:

- Pintxo Osasungarrienari saria, Nafarroako Unibertsitateak emana. Pintxo hau irabazteko hautatuak, honako hauek izan dira:
•Restaurante Montecarlo: Montecarlo
•Bar Restaurante Baserri: Legatz-masail eta arrautz ekologikoaren koskera
•Bar Restaurante Argileku: Itsasoa eta Baratza
•La Trastienda del Colmado: Tuterako Orburua eta gure txingarrak

- Reyno Gourmet saria, Nafarroako kalitatezko ziurtagiria duten produktuekin eginiko pintxo onenari.
- Ahate-produktuekin eginiko pintxo onenari saria, Martikok emana.
- Ardoaren zerbitzu eta zaintz onenari, Marco Real Upategiak emana.
- Pintxo Herrikoia, bezeroek aukeratua sms eta posta elektroniko bitartez.
- Sukaldeko lan onari, Gaztelulekuk emana.
- Berrikuntza teknologikoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoak emana.
- Bezeroaren atentzio eta zerbitzuan kalitateari saria, Ostalaritza Elkarteak emana.
- Ibilbide profesionalari saria, Iruñeako Udalak emana.

Nafarroako XVI Pintxoaren Asteko finalaren inguruan joango gara berri ematen. Zorterik onena parte-hartzaile guztiei!

Eva Pascualen argazkia