naranjaslola.com, zuhaitzetik mahaira 24 ordutan

1998an Federico Aparici eta bere emazte, Dolores Colomar (Naranjas Lolari izena ematen diona), bitartekarien bitartez saltzeak sortzen zuen esklabotza uztea erabaki zuten, ikusten baitzuten zaila zela kalitate handiko produktu baten bizirautea salneurria ikusita. Horretarako, fruten salmenta modu berri baten apostua egin zuten. Euren seme Federico eta Juan-en laguntzarekin, Espainian sortu zen internet bidezko lehenengo laranja salmenta sortu zuten.

Pixkanaka-pixkanaka erosleak etortzen hasi ziren, eta prentsa espezializatu eta elikagaien profesionalen, laudoriek, Naranjas Lola, gastronomiaren munduko, interneteko eta teknologia berrien erreferentzia bihurtzera eraman zuten.

Naranjas Lolako laranjak era tradizionalean hazten dira, hainbat generazioetatik jasotako lanbideak jarraitzen, ezinbestekoak diren tratamenduak besterik erabiltzen ez direlarik, era artisauean. Horrek, gastronomian espezializaturiko prentsak, gure laranjak, “beste garai bateko zaporea duten laranjak” bezala deskribatuak izatea eraman dituelarik.

Hasieratik gure leloa izan da, “zuhaitzetik mahaira 24 ordutan”. Laranjarik onenak aukeratzeko prozesu zainduak eramaten gaitu, zuk eskaera egiten duzun unean, laranjarik onenak aukeratu eta zuzenean zure etxera bidaltzea, hauetaz ahalik eta azkarren gozatzeko.

Zer egiten dugu Naranjas Lolan?

Naranjas Lolan, Valentziako laranjak saltzen ditugu internet bidez, etxean jaso ditzazuen. Gure zitriko guztiak, era tradizionalean kultibatzen ditugu, horrela lortzen ditugularik maila handiko laranjak, laranja naturalak eta ingurugiroarekin errespetagarriak.

Naranjas Lolarentzat ezinbestekoa da kalitatezko laranjak eskaintzea, horregatik zaintzen ditugu zuen etxeetara ahalik eta zapore gehienarekin iritsi daitezen, zuek eta zuen familiak merezi duzuen bezala.

 

Zein produktu eskaintzen ditugu Naranjas Lolan?

Naranjas Lolan, neguoro, merkatuko laranjarik onenak eskaintzen dizkizugu. Ez dituzu soilik gure laranjak (zuku edo natural jatekoak) aurkituko gure denda birtualean, hauekin batera aurkituko dituzu hain preziatuak diren sanguina laranjak. Gainera, limoiak, mandarinak eta pomeloak aurkituko dituzu. Honetaz gain, gure udak produktuen eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango duzue: tomateak, raf, valentziakoak edota arrosak; meloiak; sandiak eta piperrak. Gure produktu guztiekin gozatzeko aukera izango duzue kaxetan produktu desberdinak batuta.

Ez galdu aukera almendra eta intxaur edota mahaspasa eta datil cocak dastatzekoa, gure etxeko laranja edo mandarina mermeladekin batera.

Nola erosten ditugu Naranjas Lolako produktuak?

Eskaerak egin ditzakezue www.naranjaslola.com webgunean dagoen denda birtualetik edota telefono bidez (961720067). Zure eskaera egin dezakegu, bankuko edota kreditu txarteleko daturik eman gabe, Naranjas Lolak gure produktuak dastatu ostean kobratzen baitu.