Niko-Laurenea: sukaldaritza eta magia

2013an zabaldu zituen ateak Niko-Laurenea Erretegiak, Rosa Goietxe eta Juanjo Urrutiaren eskutik. Rosa erretegira, Dantxarinea eta inguruetako bentetatik iritsi zen, jatetxeko sala bikain zuzentzeko. Juanjo dugu sukaldeko erregea. Oliten, jatetxe propioa izanik; Bera, Elorriagako balnearioa, 8 urtez egon zen bertan; eta Arroka Berrin lan egindaka dugu Nikora iritsi eta inguruneko erreferentzia gastronomia bihurtu aurretik.

Jantokian esertzen dastatuko dugun sukaldaritza motari buruz galdetuta, Rosak, euskal sukaldaritza berria egiten dutela esaten digu. Betiko sukaldaritzaren sustraiak mantentzen dituen sukaldaritza bat, gaur egunera egokitua, eta non sukaldaritza-teknika berriek er ebaduten euren tokia. Sukaldaritza bat non protagonismo handia duten denboraldiko eta inguruko produktuek, sukaldaritza fresko eta bikain bat eskaintzen digute.

Kartan murgilduz gero, sarrerakoetan aurkituko ditugu: arrain-zopa; ontto-nahaskia; ahate urdaiazpiko eta foie entsalada; kimu-samur, ziazerba eta txangurro entsalada; lekak plantxan otarrainxka eta tomate oliozpinarekin.

Itsasoko produktuak protagonista dituzten platerren artean aurkituko ditugu: erreboil errea panadera patatekin, etxeko plater nagusienetako bat; olagarroa plantxan panadera eta ikutu mina duen ajoleoarekin; konfitaturiko eta erregaina duen bakailao; eta kantauriko legatzza donostiar erara.

Haragien alorrean aurkituko ditugu kartako bi izar nagusiak: arkume eta txerrikume errea. Ez dira atzean geratzen ere entrekota eta azpizuna. Ehiza denboraldiko platerrak ere ezin ditugu ahaztu,  gure estiloan gisaturiko orkatz ragouta, besteak beste.

Azkenburuko karta hitz bakarrarekin defini dezakegu: bikaina! Gozoa maite duen ororen gozamenerako prestatzen dizkigute, besteak beste: karamelizaturiko mami krema, brioche torrada karamelizatua, yogur “sorginkeria” txokolate zuri eta gelifikaturiko frutekin, esne merengatu izozkia ostorean txokolate beroarekin eta ron ikutuak dituen koko eta txokolate fantasia.

Adi, udaran, etxeko txikienentzat pedaloak jartzen dituzten martxan, erretegi parean dagoen kanalean gozatzeko. Bitarte horretan gurasoek esperientzia gastronomiko bikain batekin goza dezakezue, eta lasaitasunean murgilduta gainera.

Hau esanda, Urdax bitarte dauden kilometroak egitea besterik ez zaizue geratzen, Niko-Laureneako ateak gurutzatu, bere jantokian eseri eta gozatu, leku gutxitan egiten den bezala gozatuko baituzue. On egin!

Izena: Niko-Laurenea Erretegia

Helbidea: San Salvador 33 (Urdax)

Telefonoa: 948599477

Itxi: Asteazkena

Jantokia: 1 65 pertsonentzat

Salneurria: Eguneko menua 15€ / Asteburuko menu berezia 26,50€ / Karta 35-40€