Txikituko ditugu kilo erdi bat ontto eta hiru tipula. Tipula frijitzen jarriko ditugu su motelean gatz pixka batekin. Tipula eginda dagoenean honttoak bota eta 8-9 minutuz egiten utzi. Ia eginda dagoenean, brandy pixka bat bota. Ondoren krepe bakoitza bete goilarakada bat hontto jarriz, krepea itxi betegarria bilduz. Bukatzeko, barazki saltsa pixka bat erantsi.

Osagaiak:

- Krepea
- Onttoak
- 3 tipula
- Brandy-a
- Gatza
- Olioa