Otarrainxka eta gazta brotxeta tenpuran
Tenpuraren osagarri guztiak nahasi, eta ontzi batean utziko ditugu, zapi batekin estalita, legamiak bere lana egin dezan. Beste alde batetik, otarrainxkak zuritu, eta, gazta eta hirugiharrarekin batera, zotz luze batean sartuko ditugu txandaka. Tenpuran igurtzi, eta, ondoren, olio askorekin frijitu.
Osagaiak (tenpura egiteko):
- 25 gr legamia prentsatu
- 250 dl ur
- 165 gr irin
- Gatz pittin bat
Osagaiak (brotxeta egiteko):
- Dozena erdi bat otarrainxka
- 4 xerra hirugihar
- 2 kubo txiki enmental gaztarenak