Otarrainxkak tenpuran guakamolearekin

Otarrainxkentzako:

Otarrainxkaka zuritu, isatsa mantenduz, eta erditik zabatzen ditugu, laban batekin ebaki bat eginez, baina isatsaren amaierara iritsi gabe. Gordetzen ditugu.

Guakamolerako:

Tipulina oso fin eta tomate dadoetan mzten ditugu, bol batean ipini eta aguakatea gehitzen diogu. Osagai guztiak sardexka baten laguntzarekin xehatzen ditugu, pasta bat eskuratu arte. Olio apur bat, gatza, limaren zukua eta tabascoa, norberaren gustoaren arabera, gehitzen dizkiogu. Osagai guztiak nahastu eta guakamolea aguakatearen hezurrarekin batera gordetzen dugu oxidatu ez dadin.

Tenpurarako:

Bol batean tenpurak egiteko berezia den irina jarri, gatz apur batekin, eta ur hotza gehitzen goaz masa ez oso likido bat eskuratzen dugula ikusi arte.

Olio berotzen ditugu tenpurarekin bustitako otarrainxkak.

Aurkezpena:

Platerrean guakamolea kokatzen dugu lehenengo eta bi otarrainxkak kokatzen ditugu horren inguruan.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Zortzi otarrainxka
Tenpura irina
Ur hotza
Aguakate heldu bat
Tomate txiki bat
Tipulin bat
Lima bat
Olioa eta gatza
Tabascoa