Errezetarekin martxan jartzen gara biskuitaren orea prestatuz, honako urratsak emanez:

Platanoa karratu txikitxotan moztu eta brandiarekin batera uzten dugu.

Esnegaina montatu azukrearen erdiarekin. Gorde.

Zuringoak montatuko ditugu, azukrearen erdiarekin elur puntua emanez eta gorde egiten ditugu.

Gorringoak igoarazi.

Behin guztia prest dugula osagaiak nahasten hasiko gara honako ordena errespetatuz, lehenik esnegaina zuringoarekin eta gero gorringoekin, azkenik batzen ditugu platanoa eta likorea. Behin dena ondo nahastua dugunean, nahasketa gozogintzarako erabiltzen diren uztaietan bota (ez baditugu plastikozko edalontziak erabili ditzakezue) eta izozkailuan sartzen ditugu.

Txokolatezko saltsarako kazola batean jarri esnegaina eta txokolatea eta irakiten uzten dugu txokolate guzia urtu arte.

Platerean jartzeko biskuitak uztai edo plastikozko edalontzitik atera eta gainetik botatzen diogu txokolate saltsa.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Bikuitarentzat

Hiru arrautz zuringo
Hiru arrautz gorringo
100 gr azukre
125 ml montaturiko esnegain
Bi platano
Brandia

Txokolatezko saltsarako:

200 gr txokolate
100 gr esnegain