Ricardo Remiro, Hondarribiako gazta irabazlea

Eulateko Ricardo Remiro-k irabazi zuen Hondarribiako Artzai Gaztaren XII. Lehiaketa, gazta ketu batekin. Lehiaketa atzo goizean ospatu zen Hondarribian, herriko ostalaritza elkarteak antolatuta, Udalaren eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren babes eta laguntzarekin. Txapeldun izatearekin batera etxera eraman zituen txapela, trofeoa eta sariaren 350€.

Artzai nafarrak, urte izugarria darama, txapelketa nagusienetan garaile izan delarik, baina horrek ez zion poztasun izpirik kendu, ondorengoa adierazi zuelarik txapela soinean zuenean: “Urte bikaina izaten ari gara, beraz ea berdin jarraitzea lortzen dugun. Egia esan, jaso ditugun sari guztiek gure lana berretsi besterik ez dute egiten, eta horrek ondo egindako lanean konfiantza mantentzera gakartza eta bide honetan jarraitzea besterik ez dugu espero, gure gaztak guztion ahotan egon daitezen”.

Aurtengo garaipen honeik, Remiro-k lau txapel eskuratu ditu Hondarribian, lehenengo urtekoa, 2002, 2009koa eta 2012koa.

Irabazleak guztira, 328 puntu jaso zituen, bigarren sailkatu zen Aia-ko Jose Luis Odriozolak baino 12 puntu eskas gehiago, bigarren honek 316 puntu jaso zituen. Bigarren sailkatuak saria eta 200€ jaso zituen. Hirugarren postua eskuratu zuten Ilarduiako Eli Gorrotxategi eta Jose Mª Jauregik, 312 punturekin, etxera saria eta 100€-rekin itzuli zirelarik.

Azken urteotan ohitura izaten ari den bezala, antolakuntzak lehenengo hiru sailkatuei, herriko arraun elkarteko traineru “Ama Guadalupekoaren” irudi txiki bat eman zien.

Txapelketara aurkeztu ziren 21 gaztek, 10 ketu zeuden horien artean, ondorengo sailkapena izan zuten:

1.- Ricardo Remiro Eulate Nafarroa 328 puntu
2.- José Luis Odriozola Aia Gipuzkoa 316 puntu
3.- Eli Gorrotxategi-José Mª Jáuregui Ilarduia Araba 312 puntu
4.- Marcos eta David Zuazola Araia Araba 302 puntu
5.- José Luis Pérez de Albéniz Egino Araba 290 puntu
6.- Amaia Errasti-Imanol Imaz Azpeitia Gipuzkoa 276 puntu

Txapelketaren urteroko sailkapena horrela geratzen da:

2002: Ricardo Remiro (ketua), Eulate (Nafarroa)
2003: Audikana Anaiak (ketua), Guereñu (Araba)
2004: Nieves Pérez de Albéniz (ketua), Agurain (Araba). Euskalherriko Txapelduna
2005: Patxi Otaegui, Beizama (Gipuzkoa)
2006: Jesús Mari Ansola, Elgoibar (Gipuzkoa)
2007: Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta (ketua), Olaberria (Gipuzkoa)
2008: Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta (ketua), Olaberria (Gipuzkoa)
2009: Ricardo Remiro (ketua), Eulate (Nafarroa)
2010: Aranburu Elkartea, Idiazabal (Gipuzkoa)
2011: Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta, Olaberria (Gipuzkoa)
2012: Ricardo Remiro (ketua),Eulate (Nafarroa)
2013: Ricardo Remiro (ketua), Eulate (Nafarroa)