Sagar erre konpota intxaurrekin

Errezil sagar erreen prestaketarako:
Labe erretilu batetan jarri sagarrak, aurrez garbitu eta bere bihotz eta hazi guztiak kendu ondoren. Gehitu sagarren gainera azukre eta sagardoa. Sartu labe beroan (180 Cº) 25 minutuz. Sagarrak prest daudenean, birrindu trituragailu batean eta pasatu.Utzi hozten hozkailuan.

Intxaursaltsa kremaren prestaketarako:
Lehenik intxaurrak laban baten laguntzaz zati txikietan txikituko ditugu. Ondoren, gainontzeko osagai guztiekin kazola batetan ipini eta sutan jarriko ditugu.
Irakiten hasten denean, sua jaitsi eta utzi egosten 15 minutuz su eztian. Kanela zotza kendu eta trituragailu baten laguntzaz, birrindu dena intxaur krema fin bat lortu arte.

Intxaur, galeta eta txokolatearen prestaketarako:
Osagai guztiak banan banan txikituko ditugu, “xentimo” baten neurriko tamainan.
Nahasi denak.

Aurkezpena:

Plater txakon batean, lehenik intxaursaltsa krema isuriko dugu, 4 goilarakada. Gainean, sagar errea konpota. Hau jartzeko izozkia zerbitzatzeko goilara berezia erabiliko dugu, konpota borobil aurkeztuaz. Hauen inguruan intxaur, galeta eta txokolatea zabalduko ditugu, errezetari ikutu kurruskaria emanez.

Osagaiak (4 lagunentzat):

Errezil sagar erreen prestaketarako:

- 8 Errezil sagar
- 100 gr azukre
- Sagardo baso erdi

Intxaursaltsa kremaren prestaketarako:

- 250 g intxaur, zurituak
- Esne litro bat
- Litro erdia esnegain urtu
- 225 g azukre
- Kanela-zotz bat

Intxaur, gaileta eta txokolatearen prestaketarako:

- 20 gr. txokolate beltz
- 2 gaileta “Maria”
- 8 intxaur zurituta