Sagardo Berriaren Eguna 2014, txotx irekiera

Urtarrilaren 15ean, Sagardoaren Lurraldeak 2013ko uztaren eta sagardo berriaren ezaugarriak aurkeztuko ditu txotx denboraldi berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko ekitaldian.

Andoni Gartzia, Astigarragako Alkateak, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxea Museoan ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeita batgarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du Kalakan taldeak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da.

Aldez aurretik, Sagardoetxea Museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

Egitaraua:

11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2013ko uztaren ezaugarri
nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera
garrantzitsuenak.
13:00: Kalakan taldeak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:45: Astigarragako Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela
irekiko du Kalakan taldeak, eta honekin batera, txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio.
Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
18:00-20:30: Pintxotx Astigarragako tabernetan.
20:45: Herriko elkarteen afariak sagardotegietan.

Kalakan, 2014ko Sagardo Berriaren Egunek protagonista:

Kalakan musika taldea izango da 2014ko txotx bolada berria irekiko duena “Gure Sagardo Berria” oihu eginda.

Katia eta Marielle Labèque pianojoleekin kolaboratu eta Europan zehar birak egin ostean, hirukote hau publiko zabalago batera heldu da Madonna-rekin batera egindako The MDNA Tour mundu biran. Bertan, Madonna “Sagarra jo!”abestiaren zati bat euskaraz abesten ikusi dugu.

Thierry Biscary Ttirritt, Jamixel Bereau eta Xan Errotabeherek osatzen duten talde hau, euskal errepertorio tradizionalari egindako konponketa minimalistengatik (ahotsak eta perkusioak) bereizten da. Hirukote honek, euskal perkusio tradizionalak (pandereta, txalaparta, tobera, ttunttuna eta atabala), gorputz perkusioak eta eskuz egindako danborrak jotzen ditu.

Sagardo Berriaren Egunean protagonista izandakoak:

1994, Andoni EGAÑA bertsolaria

1995, Jose Mari BAKERO futbolaria

1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea

1997, Julian RETEGI pilotaria

1998, Miguel INDURAIN txirrindularia

1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria

2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria

2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia

2002, Martín FIZ lasterkaria

2003, Abraham OLANO txirrindularia

2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO

2005, Ainhoa ARTETA sopranoa

2006, Jose Luis KORTA arraunlaria

2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria

2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria

2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria

2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea

2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria

2012, Julian IANTZI aurkezlea

2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.

2013ko sagardoa:

Zuku arin eta freskagarriak. Uda amaierako hezetasunak sagarren elementu aromatikoen kontzentrazio egokia ahalbidetu du, zuku arinak eta freskagarriak lortuz. 2013ko uztak Euskal Herrian 10 miloi litro sagardo inguru ekoiztea ahalbidetu du, iazko antzeko  kopurua.

Sagardo dastaketa:

- Hori-berdexka koloreko sagardoa.
- Uztaren hartzidura azkar eta erabatekoak, lehorra, txinparta fi nekoa eta ahoan fruitu freskoaren sentsazioa uzten duen sagardoa ekarri digu.
- Sagardo orekatua, freskagarria eta arina zain dugu gure sagardotegitan.

2013ko sagarra:

Tokiaren araberako uzta irregularra. Orokorrean, sagarraren ekoizpena iazkoa baino txikiagoa izan da. Azpimarratzekoa da ekoizpen ona izan duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatu dela, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-era bitartean.

2013ko uztaren ezaugarriak:

· 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta.
· Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Udaberria euritsua izan da eta uda lehorra izan dugu, Gipuzkoa barnealdean batipat.
· Almidoiaren erregresioaren indizea azken 10 urteetako baxuena izan da.
· Lehorteak eta beroak, fruituen erortze garrantzitsua eta sagarren tamaina txikitzea eta beren pisua gutxitzea eragin dute lursail batzuetan, barnealdean batipat.

Sagardoaren sektorea garatzen eta berritzen:

Etengabe garatzen eta berritzen ari da sektorea 15.000 sagardotarako sagarrondoen landaketarekin, Fraisoroko Laborategiko dastaketa sentsorialeko panelaren martxan jartzearekin eta Zubietako Finkako galtzeko zorian dauden sagar barietateen berreskurapenarekin.

3.000 erreserba baino gehiago Internet bidez:

2013. urtean zehar, erabiltzaileek 3.000 erreserba baino gehiago egin dituzte “Txotx.info” sagardotegien erreserbarako eta “Sagardoaren Lurraldea” esperientzien erreserbarako webguneetatik.

Sagardoa eta gaztaren pasaporte gastronomikoa:

Sagardoaren Lurraldeak eta Idiazabal Lurraldeak sagardoa eta gaztaren pasaporte gastronomikoa sortu dugu. Esperientzia berri honek, hiru eskualde (Donostialdea, Goierri eta Urola Garaia), lau museo gastronomiko (Sagardoetxea, D’Elikatuz, Igartubeiti eta Gaztaren Interpretazio Zentrua), gaztandegiak eta sagardotegiak batzen ditu.

Urrezko Bikain Ziurtagiria:

Sagardoetxeak Bikain Ziurtagiriaren Goi Mailako agiria eskuratu du, eta honekin, Urrezko Bikain Ziurtagiria duen Euskadiko museoa bakarrean eta maila hori eskuratzen duen lehendabiziko museoan bilakatu da.

Pintxotx:

Txotx boladaren irekiera ospatzeko, Astigarragako tabernek Pintxotx berezia eskainiko dute urtarrilaren 15ean 18:00-20:00etara bitartean: pintxo-potea eta sagardo berriaren dastaketa.