Shitake eta zainzuri zopa

Shitake zopa:

Tipula su eztian jarriaz hasten gara, karamelizatu arte. Bestetik, perretxiko guztiak salteatzen ditugu baratxuri apur batekin, pixkanaka konfitatuz. Zuku guztia ebaporatu dela ikustean, perretxikoak eta tipula xehatzen ditugu. Xehatze horretatik lortutako oreari 2l salda gehitu, jarraian, zopa, gatza eta piperrautsarekin onduaz.

Zainzuri aparra:

Zainzuri aparra eskuratzeko, porrua su eztian egin eta bi zainzuri latak gehitzen dizkiogu, bere ur eta guzti. 30 minutuz gutxitzen utzi eta ondoren xehatu egiten dugu. Zainzuri aparra lortzeko sifoi batean sartu eta gorde.

Aurkezpena:

Pintxoa aurkezteko, kafe kikara bat hartuko dugu eta erdiraino beteko dugu Shitake zoparekin. Libre geratzen den kikararen zatia zainzuri aparrarekin betetzen dugu. Pintxoa borobiltzeko gainetik gari-zainzuri xerra finak botatzen dizkiogu.Osagaiak:

• Txahal salda
• Nafarroako zainzurien bi lata
• Hiru tipula
• Bi porru
• Kg 1/2 Shitake perretxiko
• Kg bat Kardu perretxikoa
• Baratxuria
• Gatza
• Piperrautsa

Carlos Nuezen (Goxodenda/Hondarribia) errezeta

Eva Pascualen argazkia