Sukaldaritza tradizionalren sariak, JA(KI)TEA II Sariak

Atzo banatu ziren II JA(KI)TEA sariak, sukaldaritza tradizionalaren alde hainbat sukaldarik egindako lana saritzea bilatzen zen. Kaikuen banaketa, Debako Agirre Jauregian egin zen.

7 ibilbide profesional saritu nahi izan ziren, 7 arlo desberdinetan banatuak:

- “Pintxo tradizionalari saria” Donostiako ALde Zaharreko Paco Bueno tabernako Paco Buenok jaso zuen, “ganba gabardinan” donostiar sukaldaritzako kutixi bikainarengatik. Saria, Mari Fran, Debako Kultur zinegotziaren eskutik jaso zuen.

- “Plater tradizionalari saria”, Astigarragako Kako Jatetxeko Mamen Ollokiegik jaso zuen. Saritutako platerra, “katu arraia saltsan” izan zen. Plater hau etxeko izarra izan zen urte askotan, Angela Zubillaga, Kakoko amaren erreferentzia izan zen. Saria eman zion Juan Manuel Garmendiak. Euskal Herriko Parrila Txapelketako txapelduna.

- Arratsaldeko hirugarren saria, Hernanino Irubide Jatetxeko Pili Bereziartuak jaso zuen, euskararan sustapenarengatik. Esanguratsua izan zen Piliren eskaintza, euskaltzale guztiei, bai bertako, zein kanpokoei eskaini baitzien saria. Saria, Roke Akizuk, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariak eman zion.

- Ibilbide profesionala saritzerako orduan, bi izan ziren sarituak. Oholtzara igotzen lehenengoa Iñigo Yague izan zen, urte askoan Onkolojikoko jkafetegiko nagusia izandakoa, bertan, familia askori egonaldia xamurragoa egiten lagundu die.

- Bere ibilbidearengatik saritua izan zen bigarren pertsona, Maria Zabala izan zen. Saria, Josema Azpeitia, Ondojan aldizkariko koordinatzailearen eskutik jaso zuen eta honek Mariaren meritua azpimarratu zuen, oraindik ere, 88 urte dituenean, Legazpiko Gizarte Zentroko sukaldean jarraitzen baitu lan eta lan.

- Ondorengo saria, Jose Mari Murgiondo, Lumagorriko ordezkariak, eman zion Ganbara Jatetxeko Amaia Ortuzarri. Kalitatearen saria jaso zuen donostiarrak, euren sukaldean prestatzen dituzten platerretan erabiltzen duten produktuen goi-mailarengatik.

- Gaueko azkeneko saria banatu zuten Mertxe Garmendia, Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendariak, eta Xabier Zabaletak, JA(KI(TEA Elkarteko lehendakariak. Azkeneko hau, Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren Enbaxadore Onenari eman zitzaion, eta aurtengoan ohore hori, Madrilgo Casa Julian de Tolosa jatetxeari egokitu zitzaion, madrilgo erdigunean txuleta bikainaren ordezkari baita.

Ekitaldia, Agurne Anasagasti eta Oraitz Garciak aurkeztu zuten. Saria banatu zuten instituzioetako kideez gain, bertan bildu ziren, Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria, eta elkarteko kide diren hainbat sukaldari. Behin sariak banatuta, bertaratutakoek lunch bikain batekin gozatzeko aukera izan zuten: foie Rougie, Carrasco urdaiazpiko iberikoa, Lumagorri oilaskoa, Zabala sagardoa, Mitarte ardoak, Torelló cava, Heineken garagardoa eta Aitona kafea.