“Sukaldean”: 2. kapitulua

Atzokoan berriro ere sukaldari izateak suposatzen duen esfortzua lehen pertsonan bizitzeko aukera izan genuen. Gure “Sukaldean” hilabeteroko zita izan genuen gure lagun eta Gandarias jatetxeko sukaldari den Borja Vaquerizorekin.

Lehenengo kapitulu hartan gertatu bezala, oraingoan helburua bera zen, sukaldari jantzia soinean jarri egun batez eta eguna horien gisara pasa. Menua prestatu eta eguneko plana antolatzeko goizeko bileratik hasi, platerak egiteraino, osagai guztien erosketa tarteko.

Oraingo honetan erronka bat ezarri genion Borjari: Gabonetako menu bat prestatu zezala, poltsiko guztiek onar zezaketena eta egutegian seinalatuak dauden egun hauetan denek izan zezaten aukera gastronomiaz, festaz eta familiaz gozatzeko.

Eta erronka ederki bete zuen, baina aitortu beharra dugu, oraingoan ondo prestaturik etorri zela, errezeta guztiak idatziak ekarri zituen eta lan-tresnak ere aukeratzerakoan mimoz aritu zen.

Esperientzia ahaztezina izan zen eta menua, ikusgarria, bikaina, izugarria…hitzak amaitu egiten zaizkigu, atzo bizitzeko aukera izan genuen gastronomia ikuskizuna deskribatzeko. Helburua bete genuen, pertsonako 30€ balio dituen menu bat osatzea lortu baikenuen. Badakigu hasiera batean gehiegizkoa irudi dezakeela, baiina menua irakurtzean, pentsatzen dugu, ulertuko duzuela poltsiko guztiek oanr dezaketen menu baten aurrean gaudela.

Menua ondorengoa izan zen:

- Bakailao entsalada piper oliozpinareki

- Ahate-krepea oporto saltsarekin

- Ganba krema

- Txipiroi beteak tintan

- Gisatutako txerri masail iberikoak

- Txokolatezko coulant

Soilik esan, errezetekin goza ezazuela, guk atzo gozatu genuen bezainbeste. Hurrengo astean zehar joango gara menua osatu zuten plater guztien errezetak publikatzen, denek izan ditzazuen eskuragarri eta denek goza dezazuen Gabonetako menu bikain honekin. On egin!