Atzo sukaldean sartu ginen beste behin, “Sukaldean” atal honetako hirugarren kapitulua bizitzeko Borja Vaquerizoren alboan. Kazolaz inguratuta pasa genuen goiza eta sukaldari izateak dakartzan lan eta prozesu guztiak burutu behar izan genituen: goizeko bilera, erosketa eta menuaren prestaketa.

Oraingoan, gainera, sukaldari bakarraren ordez, bi sukaldari izan genituen gastrofestarekin festa eta abentura honekin bat egiten. Bertan izan genuen ere Ane Recondo, Borjaren bikotekidea.

Abenduko Gabonetako menu oparoareki alderatuz, oraingoan gastrofesta txefak menu osasungarri bat prestatu zuen. Hilabete osoan zehar joango gara errezetak publikatzen (atzo pintxoaren errezeta publikatu genuen jada).

Goizeko bilera egin ostean, Loiolako Erriberako Super Amaran egin genuen erosketa. 3 pertsonen menua, 32€tan atera zitzaigun. Erosketa egin ostean, gure langunera joan ginen, Intxaurrondoko Artzak Ortzeok Elkarte Gastronomikora. Martxan jarri ginen.

Menua honako hau izan zen:

- Ganba brotxeta

- Barazki gratinatuak arrautz ureztatuarekin

- Barbarinak panadera patata eta tomatearekin

- Sagar-tarta

Plazer handia izan zen berriro ere sukaldari sentitzea egun batez, hirugarren aldiz gastrofesta eta Borja Vaquerizok ekindako abentura honetan. Hurrengo hilabetean itzuliko gara errezeta eta abentura gehiagorekin. On egin!